Udako Ikastaroak :: Pedagogia
Ikastaroaren ordutegia ondokoa da: uztailaren 4an, 9.00-12.30/14.30-16.00 eta uztailaren 5ean 9.00-12.30
Ikastaro honi 12 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.
Haur hezkuntzako guraso, irakasle eta hezitzaileei zuzendutako ikastaroa da bereziki. Haur txikiekin aritzeko euskal tradiziozko baliabideak eskaintzea dugu helburu, hau da, otorduetan, garbitzerakoan, lo egiterakoan e.a. erabili ahal izateko abesti eta jolasak.
Ikastaro hau Sortzen Ikasbatuazekin elkarlanean antolatu da.
Sortzen Ikasbatuazeko begiralea.
Sortzen Ikasbatuaz-ek sortutako Kontu Txikiak materiala oinarri hartuta, bertan jasotako abesti eta jolasak landuko dira.
Erabat praktikoa. Lehenik jolasa edo abestia azalduko da, gero letra edo esamoldeak ikasiko eta entzungo ditugu eta ondoren jolastu egingo gara.
Hezitzaile, irakasle, guraso... umeekin jolas eta euskaraz mintzatu nahi duen edonori.
| Ordua | Edukiak | Irakaslea |
|---|---|---|
| 09:00-17:00 |
kontu txikiak |
|
| Ordua | Edukiak | Irakaslea |
|---|---|---|
| 09:00-17:00 |
kontu txikiak |
|
Copyright @ 2013 UEU -- Bisitariak: 338468