Udako Ikastaroak :: Psikologia
Ikastaro honi 22 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.
“Gorputz eta Mugimenduaren Inteligentzia” Howard Gardner-ek eratutako Inteligentzia Anitzen Teoriaren inteligentzietariko bat da.
Gorputza bere osotasunean bizi dugunean: sentitzen, ohartzen, adierazten gorputz hori sormenera irekitzen da. Gorputz Sortzailea da, eta gu geu ezagutzeko eta geure gorputzaz gozatzeko aukera eskaintzen digu.
Gorputzaren hizkuntza garatuko dugu,bere komunikatzeko gaitasuna. Sarritan hitzek esan ezin duten hori, gorputzaren eta mugimenduaren bidez kanporatu dezakegu.
Mugimendu askea biziko dugu, norberaren dantzara eramango gaituena, bakoitzak bere berea duen mugitzeko era horretara.
Komunikazio Zientzietan lizentziaduna Nafarroako Unibertsitatean. Pedagogian Masterduna Bartzelonako Unibertsitatean. Yoga irakaslea, Sadhana Yoga Eskola.
Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa.
Teoria eta praktika tartekatuko dira. Bizipenean oinarritutako ikastaroa izango da. Bizipenetik hausnarketara joko dugu, behin eta berriro. Bakarka eta taldean arituko gara lanean.
Norberaren gorputza gehiago ezagutu eta honen sormen ahalmenak landu nahi dituen orori.
Dantzatzeaz gozatu nahi duen horrentzat.
Ikasleak arropa erosoa ekarri beharko du.