Udako Ikastaroak :: Pedagogia
Ikastaro honi 22 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.
Ikastaro hau antzerkiak hezkuntzari zein norbanakoari ekar diezazkion onurengatik planteatzen da. Antzerkia banakako zein sormen kolektiboko modu eta komunikaziorako bide bezala ulertuta.
Ikaslea bere sormenetik abiatuko da eta bere adierazteko gogotik sormen kolektibo bat sortzera iritsiko da (talde txikitan baliabide ezberdinekin (ipuinak, objektuak, papera, etab.) antzerkiak sortuko ditugu, taldean behatu, ebaluatu, bai antzerki osagaiei dagokionez, zein sormen prozesuan izandako arazo zein aldeko puntuei dagokienez, eta ondorioak atera) ,
Ikastaroak, aldi berean, gelan suerta daitezkeen gatazken konponbidea bilatzeko tresna bat emango digu “Teatro del Oprimido” eta “Teatro Foro” delakoen tekniken lanketaz.
Helburu nagusia plazeretik abiatuta eta jolasaren bidez, talde estrategiak, sormena eta komunikatzeko aukera eskaintzea dugu, bide batez, beste hamaika arlotako gaiak lan daitezkeelarik, antzerkia beraren gaia jakintzagai bihurtzen delarik.
Haur Hezkuntzako irakaslea eta “Estudis de teatre Berty Tobias (Lecoq)” Goi mailako Antzerki eskolan titulatua (Bartzelona).
Ikastaro praktikoa eta ludikoa da proposatzen dena. Gerora eskola zein ikastetxetan praktikan jarriko denaren bizipen pertsonala. Hau da, talde sormen ezberdinak planteatuko dira eta hauek aurrera eramateko bideak, hauen behaketa kolektiboa burutuko da, ebaluatuz eta hobetzeko bideak ondorioztatuz, horrela antzerkia ahalik eta hezkuntzarako tresna eraginkorrena izan dadin.
Hezkuntzako profesionalei zuzendua, batez ere, lehen zein bigarren hezkuntzako irakasleei zuzendua, hala ere, hezkuntza alorrean zein komunikatzeko bestelako bideetan interesdun oro izango da ongi etorria.
Garrantzitsua da arropa erosoarekin etortzea.