Udako Ikastaroak :: Soziologia
Eskuratu hemen ikastaro honen materiala: Herri-mugimenduak eta militantzia-ereduak.
Ikastaro honi 14 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.
Merkatuaren eta botere administratiboaren esparruetan nagusitasuna bereganatu duten eliteek pertsona eta herri subordinatu egin nahi gaituzte, egiteko eta eragiteko ahalmena kenduz edo murriztuz. Subjektibitate otzanak behar dituzte beraien mantenurako: etsipena eta konformismoa. Herri ekimenak duen erronketako bat da, beraz, kontzientzia politikoa lantzea eta subjektibitate inkorformistak, aktiboak eta eraldatzaileak eraikitzea.
Orokorrean, “ez dira mugitzen” lelopean, gizartearen des-ideologizazioa eta indibidualizazioa aipatzen dira gehiengoaren inplikazio eza azaltzeko. Bestetik, herri ekimen eta mugimenduan lan egiteko erak aldatu behar ditugula agertzen dugu, adoktrinamenduarekin eta “geureganatu behar ditugu” ideiarekin apurtu, eta jendearen arteko konexioak lantzeko beharra. Jendeari gure kezketatik hitz egin behar zaiola (konpartituak direnak askotan) eta ez gure konbikzioetatik edo diskurtsoetatik.
Hausnartu behar dugu, beraz, aktibismoan zeintzuk diren subjektu egiten eta humanizatzen gaituzten harreman eta funtzionamendu motak, eta zeintzuk objektu bihurtzen eta sakabanatzen gaituztenak.
Ikastaro hau Joxemi Zumalabe Fundazioarekin elkarlanean antolatu da.
Soziologoa, Feminismo eta Genero ikasketak egina. 'Gizarte, mugimendua, genero harremanaketa kultura EAEko gaztetxeetan' ikerketa-lana burutu du. Joxemi Zumalabeko kidea.
Psikologian lizentziatua. Aukera berdintasuna eta talde dinamika gaietan aritua. EHUko irakaslea.
Gizarte Antropologiako irakaslea UPV/EHUn eta Mugimendu Feministako partaidea. UEUkidea.
Parte Hartuz ikerketa taldeko kidea.
Kultur antropologian lizentziatua. Emakumeen zein gazteriaren errealitatearen inguruko ikerketa ezbedinetan parte hartu du. Gazte mugimenduko kidea da.
Parte Hartuz ikerketa taldeko kidea.
Soziologoa,Lanki-Mondragon Unibertsitateko kooperatibigintzaren ikertegia.
Ondoko galdera hauek gogoetagai kolektiboa edukitzea:
Metodologia parte-hartzailea: Talde-dinamikak. Gogoeta kolektiboak. Bizipen integrala landuko duen metodologia.
Gaian interesa duen orori. Herri ekimen eta mugimenduetan lan egiten duen orori.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-11:00 |
Herri-mugimenduak eta militantzia-ereduak: aurkezpena eta talde-gogoeta. |
|
11:00-11:30 |
Atsedena. |
|
11:30-13:30 |
Militantzia feminista: bilakaera, gorpuztasuna eta jabekuntza. |
|
14:00-15:30 |
Taldeko bazkaria. |
|
16:00-17:00 |
Herrigintza, sormena eta militantzia umoretsuak. |
|
17:00-18:00 |
Bilerak genero ikuspegitik. |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-10:00 |
Gazteok eta parte hartze politikoa. |
|
10:00-11:00 |
''Eta gazteok, zer?'' |
|
11:00-11:30 |
Atsedena. |
|
11:30-12:30 |
Sexu-genero harremanak Gaztetxe eta gazte asanbladetan. |
|
12:30-14:00 |
Herri-mugimenduak eta militantzia-ereduak: ondorioak eta itxiera. |