Udako Ikastaroak :: Informatika, Teknologia
Ikastaro honi 18 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.
Duela gutxi arte, robotekin lan egitea ez zegoen edozeinen esku: garestiak ziren oso, eta, gainera, manipulatu ahal izateko ezagutza maila altua beharrezkoa zen. Gaur egun, ordea, panorama erabat aldatu da: hezkuntzarako tresna gisa roboten erabilera asko hedatu da eta ia edonork izan dezake robotekin aritzeko aukera. Eta garrantzitsuena: ez dago aditua izan beharrik robotikan murgiltzeko!
Ikastaro honen helburua robotikan lehen pausuak eman nahi dituenari abiapuntua eskaintzea da, robot bat garatu eta programatzeko beharrezko ezagutzak eskainiz. LEGO Mindstorms NXT kaxa robotikoa erabiliko dugu robotak eraikitzeko; eta hauek programatzeko berriz, NXC lengoaia.
Bigarren hezkuntzako irakaslea eta informatikaria. Robotika eta Sistema Autonomoak taldeko kolaboratzailea. UEUko informatika saileko kidea.
EHUko Informatika fakultateko irakaslea, Informatikan doktorea eta Robotika eta Sistema Autonomoak taldeko kidea. UEUko informatika saileko kidea.
Eginez ikasten dela sinetsita, ikastaroa praktikoa izango da, hasiera-hasieratik robotak eraiki eta programatuz. LEGO NXT kaxa robotiko ezaguna erabiliko da zeregin horretarako.
Robotikan interesa daukan edozeinentzat. Ez da aurre ezagutzarik eskatzen baina programazioari buruzko oinarrizko nozioak izatea lagungarri litzateke.