Udako Ikastaroak :: Historia
Ikastaro honi 14 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.
Ohiko historiografian emakumeak ez dira ikerketa objektu gisa aztertu. Ohikoa da historiaren azterketa gizonaren ikuspuntuan oinarritzea. Horrela, aintzat hartzen da emakumeen iragana gizonezkoenak bereganatzen duela eta, aldi berean, azken hau dela guztion errealitatea islatzen duena.
Baina, XX. mendean zehar, joera honen kontrako lan historiografiko esanguratsu eta interesgarri asko agertu dira hainbat herrialdetan. Lan hauetan, emakumeen iragana berreskuratzearen beharraz oharturik, emakumeak ikerketa objektu gisa aztertu da, herriaren historia osatzeko.
Abiapuntua hau izanik, Euskal Herriaren historia berreskuratzeko saiakeran, euskal emakumeen bizimodua, bizirauteko lana eta erresistentzia, komunitate harremanak, nortasuna, mundu ikuskera zein pentsamoldea, aztertzea ezinbestekoa izango da. Izan ere, Euskal Herria euskal emakume eta gizonen bizirauteko prozesu historikoaren emaitza baita.
Ikastaro hau GITE-IPESekin elkarlanean antolatu da.
Antropologoa, ikerlea, idazlea.
Ikerlaria, idazlea.
Ikerlaria, idazlea.
Historialaria eta ikerlaria.
Helburuak lortzeko, bi metodologia uztartuko dira: hausnarketa eta eztabaida kolektiboa:
Euskal Herriaren historia emakumeen ikuspegitik lantzeko interesa duten ikasle, irakasle, ikerlari eta, oro har, edozein pertsona.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-11:00 |
Sexismoa, gaitz zahar eta iraunkorra. |
|
11:00-11:30 |
Atsedena. |
|
11:30-13:00 |
Emazteak euskal eremuan: Ipar Euskal Herrian. |
|
15:00-17:00 |
Sexuen arteko simetria euskal jendartean. |
|
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-11:00 |
Emakumeak eta lana: aldaketak eta ekarpenak. |
|
11:00-11:30 |
Atsedena. |
|
11:30-13:00 |
Euskal feminismoaren bilakaera. Emakumeen antolaketa eta borrokak. |
|
15:00-17:00 |
Solasaldia: historiografia feminismoaren ikuspegitik. |