Udako Ikastaroak :: Arkitektura, Ekologia
IKASTAROA BETE EGIN DA. Hala ere, eman izena, itxaron zerrenda ireki da.
Ikastaro honi 14 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.
Arkitektura eta eraikuntza azken urteotan asko urrundu da bere hasierako helburu zenetik; bai txertatzen deneko ama lurretik (gai toxikoak, lehengai xahuketa, energia kontsumo totalaren %40 inguru duen sektorea...), eta baita bere barrenean biztanle dituen pertsonetatik ere (gai toxikoak, eraikin eriaren sindromea, egurats eta ingurunearen eraginezko eritasunen ugaritzea, eremu elektromagnetikoak...). Ingurumaria honetan eta eraikuntzaren sektorean, beste hainbaten gisan, ematen ari de eraldaketa prozesuan argi izpi bat eskaini nahi du bioeraikuntzak. Bioeraikuntza lan egiteko, bizitzeko eta ingurunearekin harremanak izateko modu arduratsu gisan ulertzen da, azken batean, zoriontsu izateko bide gisan.
Arkitektoa. IEB-UDL-IBN Bioeraikuntza Masterra, EKIANeko kide. UEUkidea. UEUko Arkitektura sailburua.
Ingeniari agronomoa, geobiologian aditua, UEUkidea.
Bioetxeko eraikitzaile, zurgin maisu, EKIANeko kide.
Arkitektoa, bioeraikuntzan aditua, EKIANeko kide.
Gai guztietan sarrera edota hurbilketa teoriko bat burutuko da, aurkezpen eta azalpenekin.
Ondoren azalpenei lotutako jarduera praktikoekin aberastuko da ikastaroa; gaiaren arabera, praktikak burutzea (materialak bertatik bertara ezagutu, radiestesia, neurketak, teknikak praktikatu...) eta inguruotako adibideak bisitatzea.
Lan egiteko modu gisan ulertzen denez, modu hau praktikan jarriko da ikastaroan zehar aipatutako irizpide eta gai nagusienak era global batean bilduko dituen praktika batean integratuz eta partehartzaile guztiak erabaki arduratsuak hartzera bideratuz.
Oinarri nagusiena ongizatea eta zorionaren bidea jardutea izanik, aspektu hauek presente izango dira ikastaroan zehar
Arkitektura eta arkitektura teknikoko ikasleez gain, eraikinen eta espazioen diseinuarekin harremana duten jardueratan dabiltzanei eta orokorrean pertsonen eta bizi garen ingurunearekiko harremanen osasunaz eta ingurugiroaz interesa dutenentzat.
Lan ildo hauetan jarduten dutenei zuzentzeaz gain edozein norbanakori bideratua egongo da, bertan gure egunerokotasunean ongizatean eragiten diguten kontuak landuko baitira, haietaz kontzientzia hartuz hobekuntzarako pausuak seinalatuaz.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-11:00 |
Aurkezpena eta sarrera: ikastaroaren nondik norakoez gain landuko diren gaien inguruko lehen hurbilketa. |
|
11:00-13:00 |
Bioeraikuntzaren historia eta praktika. |
|
11:00-11:30 |
Atsedena. |
|
15:00-17:00 |
Geobiologia: bizitzeko leku ona aurkitzen eta sortzen. |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-13:00 |
Bioeraikuntza irizpideen arabera eraikitzen ari diren eraikinei bisitaLurrezko eraikin berri bat eta baserri baten birgaitzea bisita genitzake Eskoriatzan. Bisitako mintzagaiak: materialak, teknikak, aztarna ekologikoa, efizientzia energetikoa… Bertan geobiologia praktikak: ur korronteak (informazio arraroaz -hilerri baten azpitik pasatzen diren urak). Harmonizatzeko hartuko diren neurrien azalpenak. |
|
15:00-17:00 |
Ondorioak eta solasaldia.Bioeraikuntza bizitzeko modu holistiko gisan, ondoren, filosofada kolektiboa. |
Itxaron zerrenda: