Udako Ikastaroak :: Hezkuntza
IKASTAROA BETE EGIN DA (2012-06-11). Hala ere, eman izena, itxaron zerrendan sartuko zara.
Ikastaro honi 14 orduko Balio Akademikoa aitortuko zaio.
Eskola eta Hezkuntza sozializazio agente eta agente politiko gisa hausnartzea ezinbestekoa dugu gaur egungo sistema kapitalista neoliberalaren logikan betetzen duen papera aztertzeko. Abiapuntu honetatik, hezkuntza aldaketa sozialerako tresna izan daitekeela ondoriozta dezakegu: kritikotasuna, ingurugiroarekiko errespetua, kontzientzia feminista eta bestelako baloreetan oinarritzen den hezkuntza ereduak eta alternatibak hausnartuz, ikasiz, edo/eta imaginatuz.
Politologo eta gizarte-ikertzailea. Glasgow Unibersity eta University of the West of Scottland-en ibili zen Spanish lecturer gisa. Ikasketen urte bat Italiako Bolognako Unibertsitatean eman zuen, eta hortxe hasi zitzaion gaurko irakaskuntzaren inguruko ardura eta teoria libertarioaren inguruko interesa.
Ikastaroa teorikoa eta parte hartzailea izango da. Gaiak ikus-entzunezko estimuluen bidez jorratuko dira hala nola eztabaida gidatuaren bidez.
Gaian interesa duen edonori: gurasoak, unibertsitateko ikasleak, irakasleak, hezitzaileak...
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-10:00 |
Ikastaroaren nondik norakoak eta parte artzaileen aurkezpena: Jakintza kolektiboaren printzipioak. |
|
10:00-13:00 |
Hezkuntza, sistemaren legitimazioa eta betikotasunerako tresna: Eredu industriala eta Merkatu eredua. |
|
15:00-17:00 |
Hezkuntza, aldaketa sozialerako tresna:
|
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-12:00 |
Talde lana:
|
|
12:00-13:00 |
Teoriatik errealitatera: Escoles en Lliuta, Paideia eta Bizi-toki. |
|
15:00-17:00 |
Gure ereduak eraikitzen: Hezkuntza formala, ez-formala, eta informala. |