Udako Ikastaroak :: Soziolinguistika
Ikastaro honi 14 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.
Gero eta gehiago dira galera bidean dauden hizkuntza eta kulturak. Eta hizkuntza zein kultura gutxitu hauek, tresnak behar dituzte biziraun eta biziberritzeko. Erronka horretan, euskarak azken 5-6 hamarkadetan egin duen ibilbidea, aparteko tresna izan daiteke berreskurapen prozesu baten gakoak identifikatzeko. Zertan balia genezake esperientzia hori gainerako hizkuntza gutxituen biziberritzean lagungarri gerta dadin? Horra ildo bat garapenerako lankidetzan.
Baina, zein lotura dute hizkuntzen biziberritzeak eta garapenak? Hizkuntza eta identitate gutxituak biziberritzeak, munduko hizkuntz eta kultur aniztasuna bermatzea lekarke, baina ez hori soilik. Hizkuntza biziberritzeak eragina du hizkuntza komunitatearen beraren autoestimuan eta kohesioan, gaur egungo mundu globalizatuko erronkei aurre egiteko indartuz.
Bere nortasunaren bizi-ahalegina eta horretarako garabideen esperientzia hor dauka gure herri txiki honek. Hori gainerako herriekin konpartitzen asmatzea berebiziko ekarpena izan liteke garapenerako lankidetzaren arloan.
Ikastaro hau Garabiderekin elkarlanean antolatu da.
Hizkuntzalaria, HUHEZI, Mondragon Unibertsitatea.
Hekimen. Kazetaria eta idazlea. Berriako kidea.
Doktorea Psikolinguistikan Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU); Irakasle titularra Salamancako Unibertsitatean. Garabide Elkarteko Lehendakaria. Hainbat hizkuntzen biziberritze prozesuetan aditua eta aritua.
Nasa, Elebitasunean eta hezkuntzan aditua (Asociación de Autoridades Territoriales de los Reasentamientos del Cauca Nasa Üus)
LANKIko ikertzailea, MUko irakaslea (HUHEZI), UEUkidea.
Hizkuntza gutxituak garapenerako lankidetzan, hizkuntzen ekologia, euskararen berreskurapen esperientzia, jatorrizko herriak eta Abya Yala-ko hizkuntz komunitateak.
Saio bakoitzeko zati teoriko eta praktiko bat izango da: landu beharreko gaiaren inguruko zenbait nozio azalduko dira, eta ondoren, ikasleek haien gogoetak, ideiak, kezkak eta zalantzak plazaratzeko dinamikak proposatuko dira.
Euskalgintzan, garapenerako lankidetzan, hizkuntza eta kultura gutxituetan edo/eta herri indigenetan interesa duen orori.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-11:00 |
Esperientzien elkartrukean oinarritutako lankidetza: Garapenerako Lankidetzan ildo berri bat. |
|
11:00-11:30 |
Atsedena. |
|
11:30-13:00 |
Hizkuntzen ekologia eta garapena: Hizkuntza gutxituen erronkak mundu globalizatuan. |
|
15:00-17:00 |
Lankidetza linguistikorako bideak: Nasa Yuwe-en esperientzia.Hitzaldia gazteleraz eta bideokonferentzia bidez izango da. |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-11:00 |
Abya Yala-ko zenbait hizkuntz komunitateren egoera: kaqchikel, nasa eta kitxuen adibideak. |
|
11:00-11:30 |
Atsedena. |
|
11:30-13:00 |
Euskararen esperientzia, beste hiztun komunitateentzat ze beira eta ze ispilu? |
|
15:00-17:00 |
Mahai-ingurua: Garapenerako lankidetza eta hizkuntza gutxituak: etorkizuneko bideak eta zedarriak. |