Udako Ikastaroak :: Psikologia
Ikastaro honi 14 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.
Coaching ezagutarazteko ikastaroa da hau.Coaching-a galderak egiteko artea da. Pertsonekin lantzen den teknika da eta pertsonek barnean dituzten erantzunak bilatzen saiatzen da galderen bitartez. Ez dira aholkurik, errezetarik, soluziorik ematen. Ez da terapia bat.
Galderak Coach-ak (coaching-ean aditua denak) egiten ditu, eta erantzunak bezeroak (coachee-ak) ematen ditu. Komunikazio horren ondorioz, coaching delako prozesua sortzen da haien artean; “entrenamendu” prozesu bat, alegia.
Bide horretan, coach-ak laguntza eskaintzen dio coachee-ari (bezeroa) bere bidea aurki dezan eta garrantzitsua dena eta ez dena bereizten erakusten dio.
Coachhee-ak konpromisoak hartzen ditu egin behar edo egin nahi duena egiteko. Beti era ekologikoan, hau da, norberarentzako hobekuntzak lortuz, batzuetan gainontzekoentzat ere, baina inori kalterik egin gabe.
Coach pertsonala eta enpresariala, Trainer's Training Masterra Programazio Neurolinguistikoan. UEUkidea
Coaching teknikak ezagutzea eta gaitasuna lortzea edozein komunikazio-prozesutan aplikatu ahal izateko.
Eguneroko bizitzan baliagarriak diren gaitasunak lortzea, eraginkortasunean, denboran eta esfortzuan irabaziz eta bizi-kalitatea hobetuz.
Modu onenarekin: praktikatzen landuko da den guztia. Seriotasunez eta umore onez.
Irakasleak erakustaldiak egiten ditu praktikara pasatu aurretik.
Coaching-ean interesa duten pertsonei, Coach izan nahi dutenei edota bere komunikazio-gaitasuna zabaldu nahi duenari.
Coach moduan formatu nahi duten profesionalei, bai Coaching pertsonalaren trebetasunak garatzeko bai enpresara zuzendutakoak.
Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)