Udako Ikastaroak :: Psikologia
Ikastaroaren ordutegia ondokoa da: 9:00-13:00/15:00-17:00
Ikastaro honi 14 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.
Gizakiak, naturak, munduak... etengabeko transformazioan dihardute. Une oro, aldaketak suertatzen dira, batzuk gustukoagoak izaten ditugu, beste batzuk, aldiz, ez hainbeste. Eraldatze bakoitzak bukaera bat eta hasiera berri bat suposatzen du. Sortu, hil eta birsortu... urtea, eguna edo/ta arnasketa bera bezala. Denak, bizitza osoak, erabateko aldaketan dihardu.
Inguruan eta gure baitan ematen diren aldaketen artean, batzuk, beste batzuk baino gehiago kostatzen zaizkigu: lan arloan, harreman kontuetan, familiarteko gorabeherak... Ikuspegi lagungarri batekin, eramangarriagoak eta aberasgarriagoak suerta dakizkiguke hauek.
Soziologoa, Gestalt-transpertsonal terapeuta, Gizarte Psikologian doktoregaia eta UEUkidea.
Teoriko-praktikoa.
Aldaketa prozesuren bat jorratu nahi duen edo jorratzen lagundu nahi duen edozein pertsonari zuzendua.