Udako Ikastaroak :: Komunikazio zientziak

Jendearen aurrean euskara jasoan hitz egiteko teknikak.

  • Hasiera-data: 2012(e)ko uztailaren 17a
  • Amaiera-data: 2012(e)ko uztailaren 18a
  • Tokia: Iruñea- Jaso Ikastola
  • Nola heldu: https://labur.eus/JasoIkastola
  • Ordutegia: Astean zehar. 9:00-17:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko uztailaren 8a

Ikastaro honi 14 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Ikastaro hau jendaurreko komunikazioa euskaraz egiten dutenei zuzendua dago. Hala ere, hedabideen esparruan dihardutenengana baino areago, irakaskuntzan, talde-zuzendaritzan, proiektu-aurkezpenetan, bilera-gidaritzan eta abarretan, euskaraz jardun ohi edo behar izaten dutenengan pentsatua batez ere.

Hainbat eta hainbat lanbidetan eta erantzukizun arlo askotan da oinarrizkoa gaur egun jendaurreko komunikazioan zerbait gaitua egotea, eskarmentua ez ezik prestakuntza pixka bat ere izatea. Sortu ohi diren eragozpen, gora-behera eta zailtasunei aurre egiten jakiteko estrategiak ezagutzea, alegia.

Ezagutzatik komunikazio eraginkorrerako zubi hori ez da beti igaro erraza eta erosoa izaten, are eta gehiago euskaraz zenbaitetan. Horregatik, ikastaro honek komunikazio-gaitasunaren ikuspegi holistikoa eskaini nahi du, jendaurreko komunikazioaren eskarmentua jaso dutenen ikuspegi praktikotik abiatuta, eta hizkuntzaren beraren auziari bereziki erreparatuz.

Irakasleak

  • Julian Beloki Guerra

    Euskadi Irratiko Jakinminez irratsaioko arduraduna eta aurkezlea. Komunikazio ikastaro eta masterretan esperientziaduna 2005az geroztik.

  • Yolanda Mendiola Mirasolain

    Zuzenbidean Lizentziatua, ETBko Sautrela eta Haratago saiotako erredakzio taldekide. Antzerki ikaslea Baionako Théâtre des Chimères antolatzen dituen tailerretan.

Helburuak

  • Ikastarora bildu direnen diagnosia jendaurrean euskaraz mintzatzeak sortzen dizkien gorabehera praktikoez.
  • Autoebaluaziorako lanabes kontzeptualak eta euren praktikotasuna.
  • Norberaren komunikazio-gaitasuna lantzeko ildo estrategikoen azalpena.
  • Euskararen ezagutza eta erabilera egokia lantzeko estrategiak.

Edukiak

  • Idatzitik esanera: ahozkotasunaren ezaugarriak..
  • Esatetik erakustera, bidea nola egin?
  • Adierazpide jantzia: hizkuntzaren alderdi fonetikoak eta prosodikoak, jendaurreko jardunean.
  • Gorputz-adierazpidea, proxemia, sikogeografia eta osagarri exogenoen erabilera komunikazio eraginkorrago baten mesedetan.

Metodologia

  • Gaiaren ezagutzan sakontzeko azalpenak.
  • Ikasleen parte hartze zuzena, norbanako eta taldeko ariketetan.
  • Hobekuntza-praktika pertsonalizatuak.
  • Kamara aurreko ariketak.
  • Ebaluazio-praktikak.

Nori zuzendua

Jendaurrean euskaraz hitz egiten trebatu nahi luketenei zuzendutako ikastaroa daGaian interesa daukan edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)