Udako Ikastaroak :: Pedagogia, Psikologia, Psikopedagogia
IKASTAROA BETE EGIN DA, hala ere, eman izena eta itxaron zerrendan sartuko zara baina ez egin ordainketarik (idazkaritzatik zurekin harremanetan jarriko gara).
-------------------------------------------
Nafarroako Gobernuak Homologatutako ikastaroa da hau (ikusi argibideak behean).
.
Sarritan, guraso eta hezitzaileak gauza bera 100 aldiz esaten dugun inpresioa izaten dugu, tonu guztietan, kasu egin baino lehen. Eta honekin batera gure amorrazioa handitzen doa, geure pazientziak gainezka eginaz. Aldi berean, zailtasunak izan ditzakegu gauza bat debekatzeko orduan, exijitzeko orduan… “Ez” esatea kosta egiten zaigu edota gehiegi esaten dugu.
Maiz nahiago genuke beste era batera egin, autoritarismoaren, xantaia eta penaren artean oreka edo erdiko neurria aurkitu, baina ez dugu beste errekurtsorik aurkitzen. Eta sarritan gaizki-ulertuak sortzen dira… Igeri egiten, gidatzen, sukaldean ikastea normaltzat hartzen dugu… Gure autoritatea mantendu, autoritarioa izan gabe, Gure seme-alabekin komunikatzen ere ikas daiteke!
Nola hitz egin haurrei, entzun diezaguten… Nola entzun, hitz egin dezaten…
Komunikazio Ez Bortitzan ziurtagiriduna, Psikopedagogoa, Gizarte Hezitzailea eta Haur Masaje hezitzailea. Hartueman.
20 ordutakoa da, 14 ordu aurrez aurrekoak eta 6 lan pertsonal baten bidez osatu beharrekoak.
Teoria aurkeztu ondoren, ariketa praktikoen bidez, guraso eta hezitzaileek eguneroko egoerak aztertu eta sakondu ahal izango dituzte.
Guraso, hezitzaile edo interesa duen edonori.
Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak homologatutako ikastaroa da hau.
Ikastaroko parte-hartze ziurtagiria lortzeko ondoko baldintzak bete beharko ditu ikasleak: