Udako Ikastaroak :: Hezkuntza-teoria eta -metodoak
Gaur egungo haurrak etorkizuneko helduak izango dira, hezkuntza sistema aldaketarako baliabidea da eta gizartea hezkuntza sistemako parte da. Nolako eskola nahi dugun jakin behar dugu eta horretarako eskaintza desberdinak ezagutu behar ditugu, gurea eraikitzeko. Zer proposatzen dute partidu politiko desberdinek? zer irizpide bultzatzen dituzte Europatik? Nola lortu dezakegu nahi dugun hori? Honetarako oinarri teorikoa ezinbestekoa izango da, hortik abiatuta XXl. Mendeko eskola eraikitzeko.
Fisikaria eta matematika didaktikan espezializatua. Gure kooperatibako kidea.
Psikologian lizentziatua. Hezkuntza publikoan 2008-2013, orientazioan eta dozentzian. 2000tik gaur egun arte, heziketarekin harremana duten hainbat formakuntzaren arduraduna: bitartekaritza, heziketa emozionala, sexualitatea eta generoa...
Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa.
Ikastaro teoriko-praktikoa izango da. Hausnarketa eta partaidetza bultzatzeko teknikak erabiliko dira. Metodologia aktibo eta partehartzailea.
Hezkuntza formalean lan egiten edo eta lan egitea nahi dutenei. Aldaketa posible dela sinesten dutenei.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-14:00 |
XXI. mendeko eskola. |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-14:00 |
Egiten eta ikasten ikasi. |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-14:00 |
Izaten eta elkarbizitzen ikasi. |