Udako Ikastaroak :: Psikologia
Pertsonekin lan egiten dugunean agertzen diren zailtasunak identifikatzeko, bai komunikazioan, bai pertstonaren egoera ezagutzeko/ulertzeko. Jarduera profesionalean ezagutu beharreko psikologiaren funtzionamenduari begirako oinarri neuropsikologikoak: Garunaren gaitasunak, hezkuntzan hezitzen diren konpetentizak eta gaitasunen uztartzea, neuropsikologiatik oroimena, arreta, motibazioa, exekuzio funtzioak, etab., azken batean, pertsonekin lan egiten duen orok pertsonen arazoak, zailtasunak, gatazken sorburua, identifikatzeko baliabideak ikasiko ditugu. Horrekin batera, eguneroko jarduera profesionalerako behar diren pautak eta tresnak sortuko ditugu atal praktikoan.
UEUko kidea Psikologia sailan. Psikologian Doktorea eta NUPeko irakasle laguna. Zangozako Ikastolako Hezkuntza Bereziko irakasle aditua.
Teoria eta praktika uztartuko da. Azalpen teorikoak emango dira eta taldekako lanaren bidez esku-hartze profesionalerako beharko diren pauten zerrendak, material erabilgarria idatziz osatuko da.
Osasun arloko adituak, hezkuntzan, gizarte langileak, jendaurrean lan egiten duen oro, zuzenbidean kasuak ebaluatzeko...