Udako Ikastaroak :: Ekonomia
Euskal Herriko ekonomia eta gizartea aztertu nahian dabiltzan pertsoentzat pentsatutako ikastaroa duzue, batez ere, ikasketan norabide horretan bideratu dituzuenontzat. Ikastaroaren eduki nagusiak: datuen auzia (azpiegitura espaziala barne), informazioa eskaintzeko Gaindegiak sortutako lanabesen aurkezpena eta zenbait gairen azterketak utzitako emaitzak (empresa demografía 2012an, udalerrien ezaugarri sozio-ekonomikoak, adierazle makroekonomikoen azken indizeak…).
Gaindegia, eragile sozio-ekonomikoez osatutako irabazi asmorik gabeko erakundea da. 2003. urtean abiatu zenetik bi xede nagusi jarraitu ditu: Euskal Herriaren argazki sozio-ekonomikoa egitea eta Euskal Herriaren nazio garapenaz gogoeta egitea oinarri objektiboen gainean. Xede horrek Euskal Herriko ekonomia eta gizartea zertan den ezagutzeko lan luze bat egitera eraman du. Ikastaro honetan Gaindegiak urte hauetan egindako ibilbidearen osagai nagusiak aurkeztuko dizkizuegu
Geografoa.
Geodesia eta Kartografian goi-mailako ingeniaria. Gaindegia, GIS teknikaria.
unibertsitatea.net atarian dituzue irakasleari egindako elkarrizketak. Elkarrizketa 1 (2016), Elkarrizketa 2 (2017)
Gaindegiako hedapen arduraduna.
Filologian lizentziatua, Gaindegiako koordinatzailea, UEUkidea.
Twitter: @imanolesna
Topografoa, GIS espezializta.
Soziologoa.
Geografoa.
Saio monografikoak izango dira eta aurkezpen moduan emango ditugu. Saio guztietan galderak eta iritzi trukerako tarteak izango dira.
Ikastaroa Euskal Herriko ekonomia edo gizarteari lotutako edozein auzi ikertu nahi dutenei zuzendua da, batez ere, unibertsitateko ikasle eta, irakasleei nahiz organizazio sozio-politikoetako analisi espezialistei.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-09:30 |
Sarrera hitzaldia: Gaindegia eta sujetua neurgarri egitearen garrantzia. |
|
10:00-11:00 |
Lehengaiak: datu iturrien auzia. |
|
10:00-14:00 |
Euskal Herriko ekonomia eta gizartea ezagutzeko Gaindegiaren lehengaiak eta lanabesak. |
|
11:30-12:30 |
Datu espazialak ekonomia eta gizartea ezagutzeko lanabes. |
|
12:30-14:00 |
Gaindegiaren lanabesak: eduki korporatiboak eta datuen argitalpena. |
|
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-10:00 |
Enpresa demografiaren bilakaera, 2006-2012 |
|
10:00-11:00 |
Ipar Euskal Herriko ekonomia eta gizarteari buruzko argibideak |
|
11:30-12:30 |
Euskal Herriko adierazle nagusiak, indize eguneratuak. |
|
12:30-14:00 |
Euskal udalerrien bizitasun sozio-ekonomikoa neurtzeko metodologia eta emaitzak. |
|