Udako Ikastaroak :: Ikuskizunak, Pedagogia
Eusko Jaurlaritzaren irakasleen formaziorako plangintzaren bidez homologatutako ikastaroa (ikusi argibideak behean).
Ikastaro hau antzerkiak hezkuntzari zein norbanakoari ekar diezazkion onurengatik planteatzen da.
Baliabide ezberdinak jaso, taldean aritu, komunikazio gaitasunak garatu eta azkenekoz sormen kolektibo baten partaide izatearen gaineko gogoeta burutuko dugu, gure hezkuntza sisteman erabilgarri izan daitekeen tresna bat eskuratuz. Antzerkigintza baina sormen kolektibo gisa ulertuta landuko da.
Antzerkigintza baina sormen kolektibo gisa ulertuta.
Helburu nagusia plazeretik abiatuta eta jolasaren bidez, talde estrategiak, sormena eta komunikatzeko aukera eskaintzea dugu. Bide batez, beste hamaika arlotako gaiak lan daitezke, antzerkia beraren gaia jakintzagai bihurtzen delarik.
Planteatzen dugun erronka hurrengoa da: baliabide ezberdinen aurkezpenetik habiatuta ikastaroak irauten dituen 12 orduetan antzerki bat sortzea.
Haur Hezkuntzako irakaslea eta “Estudis de teatre Berty Tobias (Lecoq)” Goi mailako Antzerki eskolan titulatua (Bartzelona).
Zeharkako helburuak: Norbere ezagutzatik abiatuz, besteak ezagutzeko eta errespetatzeko bideak eraikitzea, ikaskuntzarako zein bizitzarako baliabideak aberastuz eta erabakiak hartzeko zein gatazka konponbideetarako konpetentziak eskuratuz dramatizazio edo antzerkiaren bitartekoen bidez (rolen jabetzea, espazio denbora batean kokatzea, erritmoa, gatazkak planteatu eta ebaztea, entzule bati aritzea, kide bati entzutea … ), hala nola, antzerki eta dramatizazioaren oinarrizko atalak.
Ikastaro praktikoa eta ludikoa da proposatzen dena. Gerora eskola zein ikastetxetan praktikan jarriko denaren bizipen pertsonala. Hau da, talde sormen ezberdinak planteatuko dira eta hauek aurrera eramateko bideak, hauen behaketa kolektiboa burutuko da, ebaluatuz eta hobetzeko bideak ondorioztatuz, horrela antzerkia ahalik eta hezkuntzarako tresna eraginkorrena izan dadin. Eta amaieran jende aurrean egin nahi bada egingo da, prozesuak du garrantzia ikastaroan, baina animatuz gero, jendaurrean aurkeztuko da burututako lana.
Ikasleek arropa erosoa ekarri behar dute.
Hezkuntzako profesionalei zuzendua, batez ere, lehen zein bigarren hezkuntzako irakasleei. Hala ere, antzerkigintzako sormen kolektibo baten parte hartu nahi duen orori irekia dago ikastaroa.
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.
Homologazio kodea: 1368170002
Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak: