Udako Ikastaroak :: Literatura, Soziologia
Eusko Jaurlaritzaren irakasleen formaziorako plangintzaren bidez homologatutako ikastaroa (ikusi argibideak behean).
Emakumeen gorputzak historikoki gizonezko ahotsetatik deskribatuak, izendatuak eta adieraziak izan dira. Historikoki, emakume gorputzak ez dira izan begirada maskulino hegemoniko batek zuen irudipena besterik. Hau dena, artean, literaturan, poesian, zinean... argi ikusi da, baina baita medikuntzan, biologian, eta beste edozein zientzietan ere. Honek emakumeen gorputzen ezagutza bat baino, gorputz horien objektualizazio zein anatomizazio bat eragin du.
Esan behar da, Euskal Herrian emakumeen gorputzaren inguruan ikerketa askorik ez dela egin, ez bada antropologia feministatik, eta hor zordun ginateke Teresa del Valle, Begoña Aretxaga, Mari Luz Esteban antropologo feministekin, batzuen batzuk aipatzearren. Zentzu horretan, ikastaro honen ekarpenik nagusienetakoa diziplinartekoa izatea litzateke, horrela, antropologia feministak, literaturatik, musikatik, arte feministatik nahiz gorputz heziketaren alorretik mintzatuko gara eta landuko dugu gorputzaren inguruan ikertutakoa.
Kazetaritzan lizentziatua. Idazlea eta bertsolaria.
Literaturan doktorea eta UPV/EHUko irakaslea.
EHUko irakaslea
Gizarte Antropologiako irakaslea UPV/EHUn eta Mugimendu Feministako partaidea. UEUkidea.
Kazetaritzan lizentziatua eta Berdintasun teknikaria. EHUko doktorego tesia depositoan (Artea eta Teknologia)
Musikaria
17 urtez euskal prentsan aritu ostean azken 13ak EusKal Herriko Unibertsitatean egin ditu. Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Hezkidetza Batzordearen sortzailea eta koordinatzailea izan da hainbat urtez. Literatur zientzietan doktorea eta bost ikerketa zuzendu ditu literatura eta generoarekin lotuak. Azken zazpi urte hauetan Gasteizko Udaletxeko Feminist Agenda irakurle taldearen sortzailea eta koordinatzailea da.
Idazlea.
Kazetaria eta militante feminista.
UEUko Literatura saileko sailburua. Euskal Filologian lizentziatua. UPV/EHUko irakaslea. Aldizkari eta egunkarietako kolaboratzailea.
EHUko irakaslea.
Lau modalitate landuko dira.
Berdintasuna lantzen duten teknikariei. Literatura ikasten ari direnei (masterrak, doktorego tesiak). Generoa eskolan landu nahi dutenei (irakaslegaiak nahiz irakasleak).
Ez du adinik. Artistak, ikasleak nahiz irakasleak etor daitezke, izan ere, estreinakoz irakurriko da gorputzetik euskal literatura, bertsoa eta kultura.
Interesa daukan edonori irekitako ikastaroa da.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-10:30 |
Gorputzak euskal kulturan: ikuspegi berrien bila. (hitzaldia) |
|
10:30-12:00 |
Euskal narrazioetako kurbak: genero performatibitatetik gorputz queerretara. (didaktikoa) |
|
12:30-14:00 |
Poesia feminismotik irakurtzen. (didaktikoa) |
|
16:00-17:30 |
Eta bat-batean... gorputza (gorputzak, gorpuzkerak, eta gorputzaldiak) bertsolaritzan. (esperientziak) |
|
17:30-18:30 |
Kodetik bitsera (poesia irakurketa) |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-10:30 |
Emakumeen gorputzak ariketa fisikoan. (didaktikoa) |
|
10:30-12:00 |
Gorputz jipoituak genero indarkeriaren sinedoke. (didaktikoa) |
|
12:30-14:00 |
Euskal musika larrutuz: gorputz adierazpenak eta gorputz irudikapenak euskal musikan. (esperientziak) |
|
16:00-17:00 |
Kuiar? arraro xamar, bitxi bat. (audiobisuala) |
|
17:00-18:00 |
Generoarekin jolasean. Praktika bibentziala. (tailerra) |
|
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.
Homologazio kodea: 1368170003
Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak: