Udako Ikastaroak :: Informatika, Teknologia
Nabigazioa oinarri-oinarrizkoa da robot mugikorrentzat: etxeko lurzorua garbitzen duen xurgagilu ezagunetik hasi eta Marte planeta esploratzen ari den Curiosity roboteraino, ingurunean beren bidea topatzeko estrategiak behar dituzte robotek.
Burutu beharreko atazaren arabera (etxeko lurzorua garbitu, planeta ezezagun bat esploratu), maila desberdinetan garatuko da nabigazioa: objektuak ekidin, helburuak identifikatu, ingurunea arakatu, mapak eraiki, etab.
Proposatzen dugun ikastaroaren helburua, robotikan lehen pausuak eman nahi dituenari abiapuntua eskaintzea da, robota diseinatu, muntatu eta programatzeko beharrezko ezagutzak eskainiz. LEGO Mindstorms NXT kaxa robotikoa erabiliko dugu robotak eraikitzeko; eta hauek programatzeko berriz, NXC lengoaia.
Behetik gorako estrategia jarraituz, robotaren sentsore eta motoreak baliatuko ditugu oinarrizko nabigazio gaitasunetatik hasi, eta gradualki, konplexutasun handiagoko nabigazio teknikak garatzeko.
Ikastaroaren datak hauek dira: uztailak 1, 2 eta 3 (astelehena-asteazkena)
Bigarren hezkuntzako irakaslea eta informatikaria. Robotika eta Sistema Autonomoak taldeko kolaboratzailea. UEUko informatika saileko kidea.
EHUko ikerlea, 'Robotika eta sistema autonomoen talde'ko kidea.
EHUko Informatika fakultateko irakaslea, Informatikan doktorea eta Robotika eta Sistema Autonomoak taldeko kidea. UEUko informatika saileko kidea.
Eginez ikasten dela sinetsita, ikastaroa praktikoa izango da, hasiera-hasieratik robotak eraiki eta programatuz. LEGO NXT kaxa robotikoa erabiliko dugu zeregin horretarako.
Robotikan interesa daukan edozeinentzat. Ez da aurre ezagutzarik eskatzen baina programazioari buruzko oinarrizko nozioak izatea lagungarri litzateke.