Udako Ikastaroak :: Arkitektura
Eraikuntzak, eta orokorrean gizarteak, bizi duen garai aldaketaren aurrean planetaren eta pertsonen osasuna lehentasunen lehen lerroan kokatzea dagokigu; batetik, planeta, eta bertako lehengaiak, finitua delako eta bestetik, ingurunearekin lotutako osasun arazoak gorantz doazelako. Testuinguru honetan, erantzukizunez, jasangarritasunaren bidean jada eraikia dagoena zaharberritzea eta egungo beharrizanetara egokitzea dagokigu; ingurune naturalekiko hormigoiaren hedadura presioarekin amaituz. Zaharberrikuntza hau gainera pertsonen osasunera bideratuta egongo da, eta ondorengo belaunaldiak hipotekatu gabe modu holistiko batean emango da, bioeraikuntzak aldarrikatzen duen gisan.
Arkitektoa. IEB-UDL-IBN Bioeraikuntza Masterra, EKIANeko kide. UEUkidea. UEUko Arkitektura sailburua.
Egur Garden, proiektu bideratzailea.
Ingeniari agronomoa, geobiologian aditua, UEUkidea.
Nekazaritzan aditua. Bizi Baratzea proiektuko kidea.
Medikua eta homeopata.
Bioetxeko eraikitzaile, zurgin maisu, EKIANeko kide.
Geobiologoa. Ikerlaria.
Arkitektoa, bioeraikuntzan aditua, EKIANeko kide.
Gai ezberdinei buruzko aurkezpen teorikoak egingo dira eta batzuk modu praktikoan landuko dira, batez ere azken eguna. Talde gogoetarako aukera eskainiko da, eta amaitzeko hitz egindakoa erakusten duten adibide eraikiak bertatik bertara ezagutzeko aukera egongo da.
Eraikuntza mundura hurbiltzen den edozein teknikori bideratua dago, baina orokorrean bere etxebizitzan osasun eta ingurugiro aspektuetan hobekuntzak egin nahi dituen erabiltzaile orori zuzenduta.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-10:00 |
Zaharberikuntza bioeraikuntza irizpideen arabera. Sarrera. |
|
10:00-12:30 |
Geobiologia eta eraikita dauden espazioen harmonizazioa. |
|
12:30-13:30 |
Zurezko egituren zaharberrikuntza, teknika eta praktika. |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-10:00 |
Etxe barruko gai toxikoek osasunean duten eragina. |
|
10:00-11:15 |
Instalakuntza elektrikoak, apantailamenduak. |
|
11:30-13:30 |
Etxe barruko landareak |
|
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-10:00 |
Eraginkortasun energetikoa, tresnen erabilera praktikoa |
|
10:00-11:15 |
Uraren kontsumoaz, ''erregeen pare bizi gara'' monologoa. |
|
11:30-13:30 |
Iritzi trukaketa kolektiboa monologoaren harira. |
|
15:00-18:00 |
Irteera: zaharberritze lan batera bisita. |
|