Udako Ikastaroak :: Dokumentazioa, Internet, Marketin
Ikerketa-lanak, artikulu zientifikoak, karrera amaierako lanak, hainbat dokumentu sortzen dituzte ikasle, ikertzaile eta irakasle gazteek. Arloko aldizkarietan argitaratzen dituzte eta errepositorietan biltegiratzen dira egindakoak. Hala ere, lanen nondik norakoak, emaitzak eta abarrek ez dute ikusgarritasunik. Lanen edukia ez da zabaltzen eta partekatzen. Ezta gizarteratzen. Gaur egun ere, publiko orokorrak oso gutxi ezagutzen du zientzia esparruan egiten denari buruz, interesa izan arren.
Lan akademikoen ikusgarritasuna areagotzeko, edizioa, dibulgazioa eta marketina konbinatzea oso baliagarria da. Landu eta argitaratzen diren lanen zabalkundea nola gauzatu daitekeen azalduko dugu, Interneten guztion eskura dauden baliabideen bidez: Academic SEO
Arkitektoa, EHUko irakaslea, UEUkidea eta Aldiri aldizkariko zuzendaria. Euskarazko wikipediako kidea.
UEUko bazkidea, Soziologian lizentziatua, giza baliabideen kudeaketan eta enpresa komunikazioan graduondoko ikasketak. Euskampus Fundazioko zabalkunde zientifikorako arduraduna eta irakaslea EHUko Ilustrazio Zientifikoko Graduondokoan eta Kultura Zientifikoko Masterrean.
Kimikan doktorea, UPV/EHUko ikerlaria eta irakaslea eta dibulgatzailea.
Bloga: Nola ikasi Kimika Kuantikoa izutu gabe.
Twitter: @TxoniMatxain
Ikastaroan zehar azalpen teorikoak eta kasu praktikoak konbinatuko dira, ikasleek emaitzak zuzenean ezagutu ditzaten. Adibideei esker, klasean bertan ezagutuko dira sarean arrakastatsuak bihurtu diren dibulgazio-ibilbideak eta estrategiak.
Ikasleentzako, ikerlari gazteentzako. Azken urteko graduko ikasleentzat eta graduondo bat hasi behar duten ikasleei zuzendua. Orokorrean, bere lan akademikoak hobeto zabaldu nahi duen ororetzat.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-12:30 |
Lan akademikoen dibulgazioa: argitaratu ala hil. |
|
13:00-14:00 |
Aldizkari zientifiko baten garapena: Aldiri, arkitektura euskaraz. |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-12:30 |
Lan akademikoen dibulgazioa: argitaratu, sareratu eta partekatu edo hil. |
|
13:00-14:00 |
Kimika kuantikoa ekuazioarik gabe, denok ulertzeko moduan. |