Udako Ikastaroak :: Ekologia, Kimika
Ibilbide luzea egin du UEUk hondakinen gaia lantzen. Lehen aipua 1982an UEUn antolatu zen Hondakinen inguruko hitzaldia izan zen eta 30 urte beranduago ekin diogu honen inguruko graduondokoa antolatzeari. Horrela, 2012-2013an 9 ikasle eta 30 irakasle inguru ibili dira graduondokoan gai hau lantzen hainbat ikuspegietatik.
2013ko udako ikastaro honetan, oinarri horietatik edan eta hitzaldi orokorrak antolatu ditugu, gaiaren lanketari beste buleta bat emanez.
Historialarian doktorea. Dokumentazio gaietan aditua da eta euskal komunitate zientifikoaren inguruko doktorego-tesiaren egilea.
2011tik UEUko Zuzendaria da.
Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketarako enpresa publikoko administrazio kontseilukidea
Gipuzkoako Ingurumen eta Lurralde Antolaketa diputatua.
Kimikan doktorea. UPV/EHUko irakaslea. UEUko kidea.
Hondakinen kudeaketa eta tratamenduari buruz ikuspegi eta esperientzia berriak jaso.
Hitzaldi laburrak edo aurkezpenak izango dira, eta eztabaidarako guneei garrantzi berezia eskainiko zaie.
Gaian interesa daukan edonori.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-09:30 |
UEU: Iragana, oraina eta geroa. Graduondokoak. |
|
09:30-10:00 |
Hondakinen Kudeaketa eta Tratamenduak. Ikasturte bateko esperientziakFernando Mijangos. Hondakinen kudeaketa eta tratamendua graduondokoaren zuzendaria. UEUkidea eta UPV/EHUko irakaslea. |
|
10:00-11:00 |
Gure hondakinak nola bihurtu ditzakegu baliabide? |
|
11:00-11:30 |
Atsedena |
|
11:30-12:30 |
Hondakinen kudeaketa. |
|
12:30-14:00 |
Hondakin organikoak, konposta. |
|