Udako Ikastaroak :: Arkitektura, Eraikuntza
Eraikuntzaren sektorea geldirik dagoen krisi garai honetan, badirudi sasoia heldu dela eraikin eta eremu industrialek egoera berri honetan jokatzen duten paperaz hitz egiteko. Azken aldian ekimen ugari eta ezberdinak jorratzen ari dira leku eta eragile ezberdinen eskutik, ondare industrialaren inguruan. Eta proposamen edo ekimen hauetariko asko, parte-hartze prozesuekin lotuta agertu dira. Izan ere, parte-hartze ekimenak ere gaur egungo egoeran presentzia berri eta eragilea hartu dute. Ikastaro honetan, ondare industrialak orain arte gure ingurunean nola eragin duen aztertuko dugu, bai eta hemendik aurrera ze paper jokatu ahal duen ere. Eta aldi berean, prozesu parte-hartzaileak eraikin industrialen berrerabilpenean izan dezaketen papera jorratuko da, kasu konkretu batean aplikatu ahalko den metodologia praktikan jarriz.
Humanitateak eta enpresan Lizentziatua (MU), Parte-hartzea eta komunitate garapena Masterra (EHU) eta Design Thinking Aditu tituluduna (IED). Ttipi Studio eta Wikitokiko kidea.
Arkitektoa. Donostiako Arkitektura Goi Eskolako Teknikoko irakaslea (UPV/EHU). Hirikiten taldeko kidea.
Arkitektoa. Sare Arkitektura eta Diseinua estudioko kidea. Nuke plataforma.
Tximini kolektiboa.
Arkitektoa. Madrilgo Goi Mailako Arkitektura Eskola Teknikoan (ETSAM ) Hirigintza Masterra egindakoa. Hirikiten taldeko kidea.
Arkitektoa. Bartzelonako Goi Mailako Arkitektura Eskola Teknikoko (ETSAB) Hirigintza Sailean doktoretza ikaslea. Gaia: Hiri-kontzentrazio lokalen garrantzia Gipuzkoako hiri-hazkundean.
Astra Koordinadorako kidea.
Facebook: Astra Twitter: @AstraGernika
Arkitektoa. Bartzelonako Goi Mailako Arkitektura Eskola Teknikoko (ETSAB) Hirigintza ikaslea.
Arkitektoa. Lurralde Kudeaketa eta Antolamenduan Unibertsitatea Espezialista (UPV/EHU). UEUkidea, UEUko Arkitektura sailburua.
Arkitektoa. Irimo parte hartze prozesua. Donostiako Arkitektura Goi Eskolako Teknikoko (UPV/EHU) irakaslea.
Batez ere arkitektura ikasleengan pentsatuz diseinatu da, eta arkitektoengan orokorrean. Baina aztertuko diren kasuak eta gaiak interes zabalagoa izan dezakete, ez dira arkitektura hutsari buruzkoak eta. Soziologia, ekonomia, politika…ukituko diren heinean, bere inguruko azpiegitura eta ondarean industrialean interesa duen edozeini bideratuta ere egon daiteke ikastaroa.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-09:30 |
Aurkezpena. |
|
09:30-10:15 |
Prozesu produktiboen eragina Gipuzkoako hiri-egituran. Eibar, kasu paradigmatiko gisa.Gipuzkoa bereizten duen ezaugarrietako bat da urak eta uraren ustiapenak lurralde horretan izan duen garrantzia, eta horrek gaur egungo paisaian izan duen eragina. Errota eta burdinolak, proto-industria horren lehen aztarnak, garrantzitsuak dira, hiri-kontzentrazio txikien aitzindari eta, halaber, jatorrizko gipuzkoar fabriken oinarri baitira. Azken horiek hiriguneetatik kanpo kokatu ziren, baina, aldi berean, hirietatik gertu, eta, hala, hiri-hazkunde etena osatu zuten ubideen ertzetan zehar. Haran-hondoen sustatze selektibo hori Gipuzkoako gaur egungo hiri-paisaia hainbat eratan itxuratzen joan zen, eta Eibar bilakaera horren adibide esanguratsua da. Hiri honen garapena aztertzeak aukera ematen digu bere hiri-fisonomia eta Deba ibaiaren arroko industriak berezko izan dituen ekoizpen- eta antolakuntza-prozesuak erlazionatzeko. Eskuratu hitzaldi honen materiala: Prozesu produktiboen eragina. |
|
10:15-11:00 |
Irimo parte hartze prozesua: eremu industrial 'zaharkitu' batentzako aukerak.Ondare hitzak, azken aldian, bide okerretik eraman du gure aurrekoek utzitako arkitektura aztarnen trataera. Kritika zantzurik gabeko ikuspegi kontserbazionistek geure aurrekoek eraikitako paisaia izozte prozesu batetara bultzatu dute. Ondarea, kriterio estetiko kuestionagarrien menpe geratu da eta haien gaineko legeek ez dute gehienetan eraikin zaharrak gorpuztu eta aktibatzen uzten. Ondarea baino pre-existentziak ditugula nabarmendu beharko genuke eta hauek baliabide bihur daitezkeela gaur eta biharko. Pre-existenztia industrialen kasuan gainera, egitura azpimarragarriak bilakatzen dira ber-erabiltze eta ber-aktibazio prozesuetan jasan ditzaketen proposamen ireki, malgu eta moldakorragatik. Eskuratu hitzaldi honen materiala: Irimo parte hartze prozesua. |
|
11:00-11:30 |
Atsedena. |
|
11:30-12:15 |
Berreibar proiektua: Eibarko eraikin industrial hutsen berrerabilpena.Berreibar proiektua Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoko ikasle eta irakaslez osatutako M-Etxea taldeak bultzatutako eta Eibarko udalak babestutako proiektua da. Proiektuaren helburuak, hutsik dauden tailerretan ekoizpenerako erabilera duten espazioak sortzea eta ondare industrialaren balioa sustatzea dira. Proiektu honek, zentzuzko prezio baten truke ekoizpenerako erabilera izatea nahi duten espazioen bila dabiltzan pertsonei eta iragan industriala izan duten arren, egun hutsik dauden eraikinen jabe diren pertsonei lagundu nahi die. Berreibarrekin, erabiltzaileen beharretara egokitutako espazioak sortu, eta jabeen tailer hutsek sortutako gastua deuseztuz, eraikin errentagarriak sortzea nahi da. Horrela, proiektua, epe labur, ertain nahiz luzean, ekoizpen ekintzak sortu nahi dituzten pertsona, talde, kolektibo edo elkarteei edo eta, orain inolako aktibitaterik gabe egon arren, etorkizunean eraikin aktiboak edukitzea nahi duten tailer hutsen jabeei zuzentzen zaie. Eskuratu hitzaldi honen materiala: Berreibar proiektua. |
|
12:15-13:00 |
Astra proiektua, kulturarako fabrika soziala: esperientzia parte-hartzaile bat.Duela zazpi urteko eraikinaren okupaziotik hasita, parte-hartzean du oinarria Astra proiektuak. Gernika-Lumoko hainbat gazte, talde sozial eta kultura nahiz norbanakok, hiru parte-hartze prozesuren bidez Astra zer izango den erabaki dute, baita eraikinaren espazioen banaketa ere, eta orain, eraikina konpondu ostean, eraikinaren kudeaketa Astra Koordinadoraren esku dago, hau da, Astraren etorkizuna modu parte-hartzailean pentsatu nahi duten gazte, talde sozial eta kultural eta norbanakoen esku. |
|
13:00-15:00 |
Bazkaria |
|
15:00-15:45 |
Ondarearen artesietatik.Ondarea zer den galderari erantzuten saiatzean argiak beste itzal agertzen zaizkigu eta argietan ez bezala, itzaletan kontzeptuaren muga eta dinamismo faltak nabariagoak dira. |
|
15:45-17:00 |
Mahai ingurua. |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-14:00 |
Hiri diseinu parte hartzailerako tailerra ondare industrialaren zaharberritzerako.Kurtso honen xedea hiri-diseinuan parte hartzeak duen garrantziaz hausnarketa egitea da, pertsonen beharretara moldatu eta betiere hiri barneratzaileagoak lortzeko asmoz. Horrela ba, Design Thinking edo diseinu-pentsamenduaren inguruko oinarrizko ezagutza batzuk emango dira, prozesuaren tresna nagusitzat hobetsiz, eta hainbat lanabes partizipatibo ere aztertuz. Praktika Eibarren erabilerarik ez duen eraikin industrial baten zaharberritzera aplikatuko da. Eskuratu tailer honen materiala: Hiri diseinu parte hartzailea. |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-14:00 |
Hiri diseinu parte hartzailerako tailerra ondare industrialaren zaharberritzerako. |