Udako Ikastaroak :: Hezkuntza, Psikologia
Eusko Jaurlaritzaren irakasleen formaziorako plangintzaren bidez homologatutako ikastaroa (ikusi argibideak behean).
Irakasleek eskola-porrota ekiditeko egiten duten esfortzua lagundu, osatu eta aberastea da kurtso honen helburua. Gure esku erreminta gehiago edukitzean, kasuan kasuko ikasleengana hobeto helduko garela uste dugu eta kurtso honekin irakasleen esku ipini nahi ditugu baliabide alternatiba batzuk.
Denok sentitu dugu batzuetan hezkuntza-sistemak bazterrean uzten dituen ikasle batzuen kasuan, tekla egokia aurkitzea falta izan zaigula berreskuratzeko. Kurtso honetan tekla berri batzuk aurkeztu nahi ditugu ikasle gehiagok euren helburuak lortzeko bai eta teknika berriak ikas ditzaten, lana bi norazkokoa dela uste dugulako.
Horretarako, ikasteknikak landuko ditugu, gaur egun ikastetxe batzuetan erabiltzen ari diren baliabide batzuk eta hezkuntzak duen Proa programa aztertuko dugu.
Fisikaria eta matematika didaktikan espezializatua. Gure kooperatibako kidea.
Psikologian lizentziatua. Hezkuntza publikoan 2008-2013, orientazioan eta dozentzian. 2000tik gaur egun arte, heziketarekin harremana duten hainbat formakuntzaren arduraduna: bitartekaritza, heziketa emozionala, sexualitatea eta generoa...
Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa.
Apunteak emango dira eta teoria azalduko da, batez ere ikastekniken atalean. Ariketa praktikoak egingo dira taldeka eta bakarka. Aktiboa eta parte-hartzailea. Eztabaida eta solasaldiak.
Hezkuntza-sistemarekin erlazioa duen edonori: irakasle, ikasle, guraso...
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.
Homologazio kodea: 1368170007
Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak: