Udako Ikastaroak :: Hezkuntza
UEUko Pedagogia Sailak Euskal Herrian eskola inklusiboa lortzeko bideari buruz hausnartzea eta eman beharreko pausuak elkarrekin zehazten joatea pentsatu du. Hau guztia komunitateko kideekin lantzea garrantzitsua da. Horretarako Pedagogiaz aritzeko gune bat zabaltzea eta antolatzea erabaki du, I. Topaketa hauek antolatuz.
Abiapuntua egungo legediak Eskola Inklusiboa lortzeko ezartzen dituen baldintzen irakurketa kritikoa izango da eta eskola inklusiboaren oinarri pedagogikoez hitz egingo da.
Euskal Herriko ikastetxeetan egiten ari diren praktiken berri izatea ere nahi dugu, elkarrengandik ikasteko eta elkarlana ahalbidetzeko.
Azkenik, gure inguruko ikastetxeetako praktikak gero eta inklusiboagoak izateko eta horrekin herri eta hiri inklusiboagoak izateko, topaketa hauek aurrera begira sare-lana bihurtzea amesten du. Amets egiten jarraitu behar dugulako!!
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-09:15 |
Sarrera |
|
09:15-10:15 |
Hitzaldia.Eskola inklusiboa lortzeko egungo legediak ezartzen dituen oztopoak eta ditugun aurrerabideak. Olaia Jimenez eta Nerea Agirre (HUHEZIko irakasleak). |
|
10:15-10:45 |
Praktika onak.(bi ikastetxe izango dira, zehazteke daudenak, bakoitzak bere jardunean Eskola Inklusiboagoa lortzeko bidean dituzten indarguneak aurkeztuko dizkigute) |
|
10:45-11:00 |
Atsedena |
|
11:00-13:00 |
World CoffeeNorbere esperientzietatik abiatuz Eskola Inklusiboa lortze bidean zer egiten ari garena partekatu, ideiak trukatu eta aurrera begira berriak sortzeko bidea izango da. |
|
13:15-14:00 |
OndorioakEskola Inklusiboak zeri erantzun behar dio? Ondorioak bateratzea: bilduriko ekarpenen elkarjartzea. Eskola Inklusiboak Euskal Herrian eman beharreko erantzuna ezaugarritzeko lehen urratsa izango da. |