Udako Ikastaroak :: Soziologia

Herrigintza eta formakuntza politikoa.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 8.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2014(e)ko maiatzaren 12a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2014(e)ko ekainaren 22a

Joxemi Zumalabe Fundazioko kideok eremu anitzeko formakuntza prozesuetan bitartekoak eskaini asmo izan ditugu gure sorreratik. Modu xumean bada ere bide horretan harrera ona izan duten pausuak ematen aritu izan gara azken urteetan ere: UEUko udako ikastaroetan, Gazte Danbadan, Gazte Burutakziotan ... azken urteetan herri eragile ezberdinek prozesuen dinamizazio eta metodologia parte-hartzaileen inguruan formatzeko eta laguntzeko egin dizkiguten eskaerak barne.

Baina, egungo gizarte eredua eraldatzeko gai izango den herrri mugimenduaren eta berau osatzen duten aktibisten formazioan nola egin aurrera? Zeintzuk dira EHan arlo honetan ditugun hutsune eta indarguneak? Eta etorkizuneko erronkak?

Herri mugimenduok gure lan gaitasuna indartu eta biderkatzeko gogoeta eta elkarlanaz gain, gure burua bitarteko ezberdinez hornitzeko beharra ez dugu berri. Hortxe kokatzen dugu alegia formakuntzaren premia zahar-berria. Formakuntza politikoa, historikoa (transmisioa), metodologikoa, teknologikoa, emozionala… ez dira gutxi gure ustez formakuntza bidez landu beharreko liratekeen eremuak. Formazioak, beraz, multidimentsionala behar duela izan proposatzen dugu, ez baitira gutxi talde bizitzan eta militantzia lanetan aritzeko beharrezkoak diren jakintza eta gaitasunak. Baina horrez gain, formazio askatzaile batek zein ezaugarri gehiago izan beharko lituzke?

Gai honen inguruko ber-pentsatze kolektiborako gonbidapena egin nahi dizuegu ikastaro honetan Joxemi Zumalabeko kideok. Horretarako, formakuntza alorrean ibilbide eta eskarmenturik baduten eragileekin elkarlanean eta berauetatik ikasiz prestatu dugu ikastaroa. Hala ere, arlo ezberdinetan lanean diharduzuen elkartegintza eta herri mugimenduetako kideok zein herri mugimenduaren inguruan interesa duen edozein pertsonak ere guzti honi buruz zeresan handia duzuelakoan, ikastaroa bereziki zuei zuzendua dagoela esan behar dugu.

Ikastaro hau Joxemi Zumalabe Fundazioarekin elkarlanean antolatu da.

Irakasleak

Helburuak

Euskal Herrian formazioaren alorrean egon diren eta dauden hutsune eta indarguneen inguruan eztabaidatu eta etorkizunerako proposamen eta erronkak definitzea. Horretarako, orain arte lanean aritu diren eragileen ekarpenak batzea eta ibilbide historikoei balioa ematea da asmoa.

Metodologia

Ikastaro irekia eta parte hartzailea izango da.

Nori zuzendua

Arlo ezberdinetan lanean diharduten elkartegintza eta herri mugimenduetako kideei zein herri mugimenduaren inguruan interesa duen edozein pertsonei zuzendua.

Egitaraua

2014-06-30
Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:15

Harrera eta aurkezpenak.

09:15-11:00

Gogoeta pizten: talde dinamika.

  • Herri mugimenduetan non jaso izan ohi dugu formazioa?
  • Zeintzuk dira militanteok ditugun formazio guneak?
  • Zein da Herri Mugimneduetan formazioari ematen diogun garrantzia eta balioa?
  • Zeintzuk dira arlo honetan ikusten ditugun hutsune eta indarguneak?
11:00-11:30

Atsedena

11:30-13:00

Gogoeta sakontzen (1. atala): mahai ingurua sektoreetako formazio eragileekin batera.

  • Edur Epelde Pagola
  • Unzalu Salterain Basagutxibeaskoa
  • Jagoba Zulueta Berastegi
  • Unai Oñederra Egaña
15:00-17:00

Gogoetan sakontzen (2. atala): mahai ingurua formazio eragileekin.

17:00-18:45

Erronkak argitzen: talde dinamika.

  • Herri Mugimenduetan zer nolako formazio mota nahi eta behar dugu?
  • Nori zuzendua beharko luke izan? Nork hartu bejarko luke parte?
  • Zer nolako elkarlanak eraiki behar dira eta noren artean?
  • Nola gauzatu dezakegu?
18:45-19:00

Itxiera.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.