Udako Ikastaroak :: Marketin, Publizitatea
Eusko Jaurlaritzaren irakasleen formaziorako plangintzaren bidez homologatutako ikastaroa (ikusi argibideak behean).
Euskalgintzan aritzen diren erakundeek eguneroko ogi dute publizitatea, ezinbesteko bitartekoa baita jardueren eta egitasmoen berri emateko. Halere, ohikoa da horretaz arduratzen den pertsonak publizitateari buruzko inolako jakintzarik ez izatea. Ikastaro hau hutsune hori betetzera dator.
Psikologian eta Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziatua. Urteetan (10 urtez) lan egin du EITBko departamentu komertzialean kontu exekutibo moduan, Expressive Media Project enpresan. Euskal Herriko Unibertsitatean Media Plangintzako irakasle izandakoa.
Publizitatea eta Harreman Publikoetan lizentziatua, UPV/EHUko ikerlaria, Ikerlari bisitaria izan da Irlandako eta New York-eko unibertsitateetan. Hainbat markaren komunikazio-aholkularia, UEUkidea.
2013ko #Txiotesia lehiaketako irabazlea.
Twitter: @egarai
Lehenengo goiza azalpen teorikoekin osatuko dugu batik bat, nahiz eta uneoro adibide praktikoak baliatuko ditugun. Ondoren, arratsaldean, sormen tailerra izango dugu, goizean azaldutako urratsak modu praktikoan garatzeko. Bigarren egunean, berriz, biziki garrantzitsuak diren bi alor zehatz landuko ditugu: hizkuntza-kudeaketa eta media plangintza.
Erakunde zehatzaren hedapen kanpainak egiteaz arduratzen diren pertsonei zuzendua. Oinarrizko ezagutzak jasoko dira, beraz ez da egokia komunikazioaren alorreko ikasketak dituztenentzat. Ikastaroa bereziki zuzentzen zaie euskalgintzari lotutako erakundeetan aritzen direnei, hedapen kanpaina ugari egiten baitituzte antolatutako egitasmoen berri emateko. Halere, edozein erakunderen komunikazioa kudeatu behar dutenek ere eman dezakete izena.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-11:00 |
Publizitatea. Oinarrizko kontzeptu teorikoak eta planifikazio estrategikoa |
|
11:00-11:30 |
Atsedena |
|
11:30-13:00 |
Kanpaina baten diseinua urratsez urrats. |
|
13:00-15:00 |
Bazkaltzeko etena |
|
15:00-17:00 |
Sormen tailerra: eduki teorikoetatik praktikara. |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-11:00 |
Hizkuntza-kudeaketa eta euskara publizitatean. |
|
11:00-11:30 |
Atsedena |
|
11:30-13:00 |
Media plangintza eraginkorra: kontuan hartu beharreko aldagaiak. |
|
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.
Homologazio kodea: 1468348014
Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak: