Udako Ikastaroak :: Zuzenbidea eta Jurisprudentzia
Eusko Jaurlaritzaren irakasleen formaziorako plangintzaren bidez homologatutako ikastaroa (ikusi argibideak behean).
Egungo gizartean antzematen den erronketako bat pertsonen pribatutasunaren babesari buruzkoa da. Argi dago teknologiari esker herritarren bizimodua erosoagoa izan daitekeela. Baina, zenbaitetan erosotasunak kostu handia ekar dezake, eta galerak ere bai; adibidez, pribatutasuna galtzea. Eta askotan pertsonok ez gara horretaz ohartu ere egiten.
Ikastaro honen helburu nagusia da partaideei begiak irekiaraztea, norberaren informazioa zaintzeak duen balioa ikus dezaten eta zaindu dezaten.
Horretarako, azalduko dugu zertan datzan datuak babesteko oinarrizko eskubidea. Eta eguneroko zenbait egoera arrunt erabiliko ditugu, ikasleak bere burua islatuta ikusteko modukoak. Norberari buruzko informazioa babestu behar dugun egoera batzuk ere ikusiko ditugu, tresna informatikoren bat erabiliz.
Ikastaroa hau Datuak Babesteko Euskal Bulegoarekin elkarlanean antolatu da.
Zuzenbidean lizentziaduna, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko (DBEB-AVPD) Aholkularitza Juridikoko ikuskatzailea.
Informatikaria, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko (DBEB-AVPD) teknikaria.
1. Zer da datuak babesteko eskubidea?
2. Printzipio nagusiak:
3. Herritarren eskubideak:
4. Hainbat kasu praktiko ebaztea
5. Nola kudeatu gure pasahitzak
6. Zer den enkriptatzea eta noiz eta nola erabil dezakegun
Eskubidea zertan datzan azaldu beharra badago ere, ikastaroaren zati handiena praktikoa izango da, ikaslearen parte hartzea lortzeko.
Alde teknikoa lantzeko pare bat programa erabiliko ditugu, eta horien bidez ikusi eguneroko kontuetarako baliatu daitezkeen hainbat irtenbide.
Pribatutasunaren babesean eta teknologia berriek egin diezaiokeen kaltean interesa duen edonor. Jardunaldiak ez dira adituentzat. Asmoa da eskubide hau azaltzea, ikasleei baliagarria izateko moduan eguneroko kontuetarako.
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.
Homologazio kodea: 1468348018
Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak: