Udako Ikastaroak :: Soziologia
Mendizaletasuna eta horren barrenean mendi ibilaldiak euskal gizartean guztiz errotatuta dauden praktika fisikoak dira. Hiritarren azturei buruzko inkesta eta datu ofizialak hori baieztatzen dute eta hezkuntzan edo aisialdian ohiko edo bete beharreko jarduera da. Hala izanik ere ez dirudi bertan ematen diren giza elkarrekintzei buruz gehiegi sakondu denik. Abiapuntua hori izanik, ikastaro honetan elkarrekintza horietan sakondu nahi da, jardueraren egitura eta mendizalearen jardunaren arteko erlazioan eta honek bultzatzen dituen harremanetan. Modu horretan mendi ibilaldietako partehartzailek jasan dezaketen bilakaera sozialean sakonduko da. Taldearen kohesioa, ezberdinen arteko berdintasuna, kooperazioa edo kudeaketa bezalako kontzeptuak agerian jarri nahi dira mendi ibilaldiek duten marko paregabean txertaturik.
Metodologia teoriko-praktikoa erabiliko da. Ikastaroko ordu kopurua bi egunetan zatiturik egonik, lehenengo egunean mendi ibilaldi bat egongo da eta bigarrenean ikasgelan saio teorikoa burutuko da.
Gaian interesa daukan edonori, mendizaleak, mendi elkarteetako kideak...
Lehen eguneko mendi ibilaldirako arropa egokia ekarri behar da: zola gogorreko oinetakoak edo botak eta haizea edo euriarengandik babesteko (eguraldiaren arabera) arropa ekartzea gomendatzen da.