Udako Ikastaroak :: Literatura, Hezkuntza

Literaturaren ahozko baliabideak: zelan kontatu ipuinak eta olerkiak haurrei.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2014(e)ko maiatzaren 12a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2014(e)ko ekainaren 22a

Eusko Jaurlaritzaren irakasleen formaziorako plangintzaren bidez homologatutako ikastaroa (ikusi argibideak behean).

Aspaldiko jakintsu batek esan omen zuen hiru motatako elikagaia behar dugula pertsonok aurrera egiteko: jana gorputza asetzeko, lagunak bihotza alaitzeko eta kontuak arima sosegatzeko. Lema horri jarraituko diogu geuk ere, egun eta erdiz, otorduetako txandak zainduta. Eta lagun artean egingo dugu, oinarrietara itzuliz, begiradekin batera isiluneen hatsa eta hitzen arnasa berreskuratuz. Heldu artean jardun arren, behe-behetik hasiko gara, ostera ere, izan ginen haurrari arnasa itzuliz, euskararen doinu eta koloreak suspertu ahala, berezko baliabideei hautsak astinduz, oinarrizko bezain premiazko emozio bat indarberrituz: ilusioa.

Irakaslea

Helburuak

  • Haur Literaturaren ahozko baliabideak ezagutu ahala, norberaren ahozko adierazpena lantzeko bideak ikustea eta frogatzea.
  • Haurrei eta haurrekin kontuak esatera eta entzutera bultzatzea.
  • Partaideen artean emozio, estetika eta zentzuen bidezko giroa bultzatzea, euskaraz.

Edukiak

  • Erabat praktikoa
  • Haur literaturan oinarritua eta ahozko baliabideak lantzeko bideratua
  • Gidoi gisa erabiltzeko fotokopiak banatuko dira, baina ekintza izango da nagusi: jokoa, irudimena, umorea, partaidetza, harremana

Metodologia

Irakasle, Unibertsitateko ikasle, guraso, zaintzaile, hezitzaile, monitore, bitartekari zein kontuak esatea atsegin duen orori zuzendua.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.

Homologazio kodea: 1468348019

Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak:

  • %80ko asistentzia beharrezkoa da ziurtagiria lortzeko (egunero pasatzen den asistentzia-orriaren arabera kontrolatzen da).
  • Ikastaroa amaitu ondoren, akta bidaliko da Jaurlaritzara. Akta hori jaso eta 60 egunetara parte hartze ziurtagiria baliagarri izango da.