Udako Ikastaroak :: Arkitektura
Azken urteotan hiri eredua jasaten hari den krisia ukaezina da: desoreka sozialak, espazio ilunen arriskuak, autoen pribilegioak,...egungo hiri ereduak ez digu jendarte harreman justu, orekatu eta parekidea bermatzen, beraz, aldatu beharra dugu.
Badira urte batzuk Euskal Herrian Hiriaren gaia lantzen hari dela batetik, eta jendarte inklusioa bestetik. Guk, bi aldagai horiek elkar-harremanean aztertu nahi ditugu eta egungo hiri ereduaren aurrean hiri eredu inklusibo integral bat proposatu.
Ikastaroaren ondoren liburuxka digital bat editatuko dugu bertan landutako eduki eta praktikak guztiak bilduz. Asmoa gaia zabaldu eta lanerako tresna bat izatea da.
Geografian lizentziatua; Giza garapen jasangarria, garapen lokala eta golbalizazioa masterra; Lurralde planeamendua eta ingurumen gestioa masterra.
Arkitekturan lizentziatua. Hiritik At taldeko kidea.
Kazetaria. Bilgune Feministako kidea eta ikerlaria (espetxea eta bikote harremanez ikertzen dihardu).
Arkitektoa.
Arkitektoa.
Landuko diren gai nagusiak espazioaren antolamendua eta inklusioa izango dira.
Espazio antolaketa Hiritik At taldeak aurkeztuko du.
Inklusibotasuna Lastotan taldeak aurkeztuko du.
Bakoitzak bestearekin zein harreman duen eta nola elkar eragiten duten landuko ditugu. Bi kontzeptu hauen marko teorikoan sakonduko dugu ahalik eta modu argienean, ondoren Euskal Herrian gai honen inguruan lanean dabiltzan esperientzia ezberdinak ezagutu eta aztertzeko.
Esperientzia horiek toki eta izaera ezberdinekoak izango dira:
Landu nahi ditugun gaiak modu egokienean jorratzeko hiru ataletan antolatu dugu ikastaroa:
Ikastaroa bereziki espazioa eta jendartea lantzen hari diren pertsona eta eragileei begira diseinatu da: bai eskainiko den marko teorikoa interesgarria izango delako; eta baita bertan elkartuko garenon artean lankidetzarako harremanak sortuko direlako.
Jakintza arlo edo lan eremu ezberdinetako kideak elkartuz eta guztion artean gaiak aztertuz, irtenbide integralagoak proposatuko ditugula uste dugu. Hau guztiontzat aberasgarri izan daitekeenez, edozein arlotan lanean hari den profesionalarentzat ere oso aberasgarria izango da.
Hala ere gai hauetan interesatua dagoen edonorentzat prestatua dago. Erabiliko den hizkuntza, teknikoa baino, denok ulertzeko modukoa izango da.