Udako Ikastaroak :: Estatistika, Biologia eta Natur Zientziak, Matematika

Oinarrizko estatistika R software librearen bidez.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 11.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2014(e)ko maiatzaren 12a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2014(e)ko uztailaren 6a

IKASTAROA BETE EGIN DA. Hala ere, interesa baduzu, eman izena eta itxaron zerrendan sartuko zara (ez egin ordainketarik).

.

R software librea da eta, beraz, edonork erabil dezake. Horretaz gain, estatistika arloan aukera handiak eskaintzen ditu estatistika-teknika ezberdinak aplikatzeko, pakete ezberdinen bidez.

Ikastaroan, R software librea erabiltzeko gakoak eskainiko dira hasiran. Ondoren, estatistika deskribatzailea eta oinarrizko hipotesi kontrasteak nola egin Rren bidez azalduko da, adibide ezberdinekin. Hasieran, R-Commanderrekin arituko gara, baina geroago programazioa nola egin landuko da, baina norberak ez du programatu behar, oinarrizko aginduak eta scriptak eginda eramango baitira.

Eusko Jaurlaritzaren irakasleen formaziorako plangintzaren bidez homologatutako ikastaroa (ikusi argibideak behean).

Irakasleak

  • Irantzu Barrio Beraza

    Matematikan Lizentziatua. UPV/EHUko irakaslea, Estatistika arloan. Estatistika-metodo ezberdinen aplikazioak lantzen ditu bereziki osasungintzan.

  • Aitor Larrañaga Arrizabalaga

    Ekologian doktorea, UPV/EHUko irakaslea Ekologia arloan. Ekologia eta ingurumen Zientzietako gaietan diseinu esperimentalean eta estatistikan esperientzia du. UEUkidea.

  • Arantza Urkaregi Etxepare

    Matematikan doktorea, UPV/EHUko irakaslea, Estatistika arloan. Estatistika-metodoen aplikazioak lantzen ditu arlo hainbat arlotan: biologian, osasungintzan,… UEUkidea.

Helburuak

  1. R ezagutzen ez duen edonor R erabiltzen hasteko gai izatea
  2. Oinarrizko estatistika-teknikak aplikatuko dira, baina ikastaroa egin ondoren, norberak estatistika-tresna aurreratuak erabili ahal izateko oinarrizko ezagutza izatea espero da.

Edukiak

  1. R-rako sarrera.
  2. Aldagai kualitatiboen trataera, R-ren bidez (taulak eta grafikoak)
  3. Aldagai kuantitatiboen deskribapen estatistikoa: estatistikoak, grafikoak.
  4. Batezbestekoari buruzko hipotesi-kontrasteak eta konfiantza-tarteak.
  5. Bi batezbestekoak konparatzeko hipotesi-kontrasteak.
  6. Kontingentzia-taulak eta independentzia-proba.

Metodologia

Zenbait kontzeptu teorikoren errepaso azkarra egingo da. Ondoren, ariketen bidez ordenagailu aurrean helburuak lortzera bideratutako praktikak egingo dira. Klaseak praktikoak izango dira.

Bigarren eguneren arratsaldean, Natur-Zientzietara zuzendutako estatistika saio monografikoa eskainiko da, Natur-Zientzietako ikasle, profesional eta zaleei zuzendua.

Nori zuzendua

Estatistika erabiltzen duen eta R ezagutzen ez duen edozein pertsonari begira dago prestatuta ikastaroa. Oro har, gaian interesa daukan edonori.

Bigarren eguneko arratsaldeko saioa berezia da, Natur-Zientzietara zuzendutako estatistika saio monografikoa Natur-Zientzietako ikasle, profesional eta zaleei zuzendua izango da.

Egitaraua

2014-07-14
Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:30

Ikastaroaren aurkezpena. R-ren web orria ezagutu. R nola instalatu. R-ren paketeak.

09:30-11:00

R-ren funtzionamendua: objektuak, objektu-motak, laguntza. Scriptak. R-commander, scriptak eta RStudio. Datuak eskuratzeko eta sortzeko baliabideak.

11:00-11:30

Atsedena

11:30-13:00

Datuen moldaketa eta erabilpena. Aldagai kualitatiboen trataera, R-ren bidez (taulak eta grafikoak). Lehen praktika.

13:00-15:00

Bazkaltzeko etena

15:00-16:30

Aldagai kuantitatiboen deskribapen estatistikoa: estatistikoak, grafikoak. ). Bigarren praktika.

16:45-18:00

Batezbestekoari buruzko hipotesi-kontrasteak eta konfiantza-tarteak

2014-07-15
Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-11:00

Bi batezbestekoari buruzko hipotesi-kontrasteak eta konfiantza-tarteak. Hirugarren praktika.

11:00-11:30

Atsedena

11:30-13:00

Kontingentzia-taulak eta independentzia-proba. Laugarren praktika. Bestelako estatistika-teknikak Rn: Erregresioa, ANOVA,….

13:00-15:00

Bazkaltzeko etena

15:00-18:00

Estatistika Natur Zientzietan. Monografikoa.

  • Eredu linearrak eta estatistika parametrikoa.
  • Estatistika ez parametrikoa.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.

Homologazio kodea: 1468348020

Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak:

  • %80ko asistentzia beharrezkoa da ziurtagiria lortzeko (egunero pasatzen den asistentzia-orriaren arabera kontrolatzen da).
  • Ikastaroa amaitu ondoren, akta bidaliko da Jaurlaritzara. Akta hori jaso eta 60 egunetara parte hartze ziurtagiria baliagarri izango da.