Udako Ikastaroak :: Kazetaritza, Komunikabideak

Generoaren tratamendua kazetaritzan. Lanerako tresnak eta estrategiak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2014(e)ko maiatzaren 12a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2014(e)ko uztailaren 6a

Komunikazioan ari direnen eguneroko langintzan zalantza ugari sortzen dira generoaren trataerari dagokionez. Egokiak ez diren adibideak egunero topatzen dira, eta nola ez jokatu gero eta argiago eduki arren, nola jokatu, zein irizpide erabili... zalantzak sortzen dira. Ikastaro honetan tresnak eta baliabideak eskaini nahi dira komunikabideen munduaren dabiltzanen beharra errazte aldera.

Irakasleak

  • Maite Asensio Lozano

    Berriako kazetaria

    @MAsensioLozano

  • Amelia Barquin López

    Filologia Hispanikoan doktorea. HUHEZIko irakaslea. UEUkidea.

    ...Bloga: Kinka. Zapia buruan, ibili munduan!

  • Estitxu Eizagirre Kerejeta

    Argiako Zuzendaria.

  • Idurre Eskisabel Larrañaga

    Kazetaritzan lizentziatua, UPV/EHUko irakaslea.

  • Oihana Etxebarrieta Legrand

    Kazetaria. Bilgune Feministako kidea eta ikerlaria (espetxea eta bikote harremanez ikertzen dihardu).

    @betaurrekomorea

  • June Fernandez
  • Maria Gorosarri Gonzalez

    Komunikazioan Doktore Europarra, Oroimen Historikoaren genero ikuspegiari buruzko ikertzailea. UEUko kidea.

  • Oihana Llorente Arretxea
  • Mirari Martiarena Iraola

    Kazetaria.

  • Arantza Santesteban Perez

    Historialaria eta Zinema Dokumentalean diplomatua. Mugimendu feministako kidea eta preso ohia.

  • Aitziber Zapirain Etxaniz

    Kazetaria.

Helburuak

  • Komunikazio munduan murgilduta daudenei euren lanerako tresna eta baliabideak ematea
  • Komunikabideen arloa interesatzen zaienei irakurketa eta kritika egiteko tresnak eta baliabideak ematea
  • Generoaren trataerari buruzko interesa duen edonori beste arlo bat erakustea.

Edukiak

  • Komunikazio alorrean generoaren trataera ez egokiak identifikatzen ikastea.
  • Erabilera egokiak zeintzuk diren azalera ekartzea.
  • Egoera konkretuen aurrean generoari eman beharreko garrantzia zein den eta nola kudeatu behar den ikastea.
  • Momentuan komunikazioan dauden tresnak ezagutaraztea.
  • Gaiari buruzko gogoeta egitea.

Metodologia

Arlo teorikoa landuko den arren, ariketa praktikoak eginez landuko da gaia, tresnak eta baliabideak erabiliz ikasteko.

Nori zuzendua

  • Komunikazioaren munduan lan egiten duen edonori.
  • Generoaren trataerari buruz interesa duen edonori.
  • Gaia interesatzen zaion edonori.

Egitaraua

2014-07-14
Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:30

Sarrera: panorama orokorra.

09:30-11:00

Euskal kazetaritza parekidetasuneko bidean? Praktika onen eta txarren analisia.

11:00-11:30

Atsedenaldia

11:30-13:00

Euskarak badu generorik? Hizkuntzaren erabilera ez sexista.

Eskuratu hemen hizlariak erabilitako aurkezpena: Euskararen erabilera ez sexista.

13:00-15:00

Bazkalordua.

15:00-15:45

Emakumeen datu basea.

15:45-17:00

Mahai ingurua: Proiektu komunikatibo feministak. Hainbat esperientzia.

Partaideak: Mirari Martiarena, June Fernandez eta Aitziber Zapirain.

  • June Fernandez
  • Mirari Martiarena Iraola
  • Aitziber Zapirain Etxaniz
2014-07-15
Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-10:00

Genero ikuspuntua kazetariaren eguneroko lanean.

  • Maite Asensio Lozano
10:00-11:00

Generoaren lanketa komunikazio enpresetan.

  • Estitxu Eizagirre Kerejeta
11:00-11:30

Atsedenaldia

11:30-13:00

Mahai ingurua: Zelan eragin norberetik kolektibora: kazetari feministetatik hedabide feministetara.

Partaideak: Maite Asensio, Estitxu Eizagirre, Oihana Llorente, Idurre Eskisabel.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.