Udako Ikastaroak :: Soziologia

Aniztasunaren kudeaketa estaturik gabeko nazioetan.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2014(e)ko maiatzaren 12a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2014(e)ko uztailaren 6a

Eusko Jaurlaritzaren irakasleen formaziorako plangintzaren bidez homologatutako ikastaroa (ikusi argibideak behean).

Edozein jendarte konplexu batean, jatorri, kultura, hizkuntza, erlijio eta, orokorki, identitate aniztasunaren kudeaketa erronka handia da.

Zalantzarik gabe ez gaude edonolako erronka baten aurrean, eginkizun konplexua da hau, eta are konplexuagoa gure kasuan, politikoki eta kulturalki gutxiagotutako nazio bat garen heinean. Zer nolako eragina du minorizazio ezaugarri honek migrazio fenomenoen ondorioak eta gure aniztasuna kudeatzerakoan? Nola egin uztartzeko gure herritarren guztien identitateak, kulturak, hizkuntzak…, espazio partekatu komun batean, bazterketarik gabeko kultura publiko komun eta barne-hartzaile batean? Nola egin gure herri hau bere aniztasunetik ere denon artean eraikitzeko eta eraikuntza prozesu horretara jatorri anitzeko euskal herritarrak erakartzeko? Zer nolako eragina izan dezakete fenomeno hauek Euskal Herriaren burujabetza eta nazio eraikuntza prozesuetan?

 Ikastaro hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren Migrazio eta Aniztasun Zuzendaritza Nagusiarekin batera elkarlanean antolatu da.

Irakasleak

  • Sandra Barrenetxea Diez

    Soziologoa.

  • Pablo Barrio Ramirez

    Lasarte-Oriako alkatea.

  • Asier Etxenike Ugarte

    Aztikerreko kidea.

  • Ainhoa Lasa Agirre

    EMUN-eko hizkuntza portaera aldaketa prozesuetan aditua. Coach-a.

  • Markos Nanclares

    GFAko Migrazioa eta Aniztasuna Zuzendari ohia.

  • Jakue Pascual
  • Itziar Pildain

    GFAko Migrazioa eta Aniztasuna Zuzendaria.

Helburuak

  • Goian planteatutako galderen inguruan hausnartzea eta denon artean erantzunak bilatzea eta aniztasuna eta migrazioaren gaiari nazio ikuspegi propio batetik, eremu ezberdinetan heltzeko beharra azaleratzea. Arlo honetara paradigma berri bat ekartzea.
  • Estaturik gabeko nazioetan, orokorrean, eta Euskal Herrian, zehazki, migrazioa, kultura eta identitate aniztasuna kudeatzeko aplikatzen diren eta aplikatu beharreko eredu posibleez gogoeta egitea.

Edukiak

  • Aniztasuna eta migrazioa Euskal Herrian: berrikuspen historikoa.
  • Migrazioak eta aniztasuna: Kudeaketa eredu bat euskal herriarentzat. Gipuzkoako esperientzia.
  • “Euskal herritarren identitate aniztasuna; jarrerak eta pertzepzioak” azterketaren aurkezpena.
  • Aniztasun linguistikoaren kudeaketa Euskal Herrian: euskara hizkuntza komuna.

Metodologia

Metodologia ezberdinak atalen arabera: Hitzaldiak, mahi-inguruak eta tailerrak.

Nori zuzendua

Maila akademiko, sozial, politiko zein instituzionalean aniztasun arloan aritzen diren pertsonei, arlo ezberdinetan (hezkuntzan, kirolean, garapen komunitarioan, e.a.) jatorri ezberdinetako pertsonekin lan egin behar duten profesional zein norbanakoei, eta orokorrean interesa eduki dezakeen edonori.

Egitaraua

2014-07-14
Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:15

Harrera eta aurkezpena.

Itziar Pildain, GFAko Migrazioa eta Aniztasun Zuzendaria.

  • Itziar Pildain
09:15-10:15

Aniztasunaren kudeaketa Euskal Herrian.

  • Gipuzkoako esperientzia. Marcos Nanclares, GFAko Migrazio eta Aniztasun Zuzendari ohia.
  • Lasarte-Oriako esperientzia. Pablo Barrio, Lasarte-Oriako alkatea.
  • Markos Nanclares
  • Pablo Barrio Ramirez
10:15-11:00

Edukien lanketa eta eztabaida hizlari eta parte hartzaileen artean.

  • Asier Etxenike Ugarte
11:00-11:30

Atsedena

11:30-12:15

''Gipuzkoako gazteria eta identitateak'' azterlan kualitatiboaren aurkezpena.

Jakue Pascual eta Sandra Barrenetxea, azterlanaren egileak.

  • Jakue Pascual
  • Sandra Barrenetxea Diez
12:15-13:00

Edukien lanketa eta eztabaida hizlari eta parte hartzaileen artean.

  • Asier Etxenike Ugarte
13:00-15:00

Bazkaltzeko tartea.

15:00-17:00

''Gu, jatorri anitz, herri bat'' Juanba Berasategiren dokumentalaren emanaldia eta mahai ingurua.

  • Asier Etxenike Ugarte
2014-07-15
Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-11:00

Euskal herritarren identitate aniztasuna: jarrera eta pertzepzioak. (I)

  • ''Euskal herritarren identitate aniztasuna: jarrera eta pertzepzioak.'' azterlanaren aurkezpena eta lanketa. Asier Etxenike (Aztiker).
  • Euskal herritarren aniztasunaren aztarnak gure demografian eta elkarbizitzari buruzko hainbat datu.
  • Edukien lanketa eta eztabaida hizlari eta parte hartzaileen artean.
  • Asier Etxenike Ugarte
11:00-11:30

Atsedena

11:30-13:00

Euskal herritarren identitate aniztasuna: jarrera eta pertzepzioak. (II)

  • Identitate nazionalen banaketa eta ezaugarriak, egungo Euskal Herrian.
  • Edukien lanketa eta eztabaida hizlari eta parte hartzaileen artean.
  • Asier Etxenike Ugarte
13:00-15:00

Bazkaltzeko tartea.

15:00-17:00

Aniztasu linguistikoaren kudeaketa Euskal Herrian: euskara hizkuntza komuna.

Ainhoa Lasa, EMUN Euskara Zerbitzuak.

Eskuratu hemen hitzaldian erabilitako aurkezpena.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.

Homologazio kodea: 1468348022

Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak:

  • %80ko asistentzia beharrezkoa da ziurtagiria lortzeko (egunero pasatzen den asistentzia-orriaren arabera kontrolatzen da).
  • Ikastaroa amaitu ondoren, akta bidaliko da Jaurlaritzara. Akta hori jaso eta 60 egunetara parte hartze ziurtagiria baliagarri izango da.