Udako Ikastaroak :: Hizkuntzalaritza
Eusko Jaurlaritzaren irakasleen formaziorako plangintzaren bidez homologatutako ikastaroa (ikusi argibideak behean).
Euskara hizkuntza isolatua izateak aspaldi erraztu du bere historiaz eta bilakabideaz era guztietako uste eta proposamenak plazaratzeko bidea: XVI. eta XVII. mendeetako historialarien hipotesiez geroztik, euskal herritarrek zein kanpotiko ikertzaileek hainbat proposamen egin dituzte euskararen ustezko izaera bereziaz, jatorriaz, antzinako hedaduraz, euskalkien bilakabideaz eta abarrez. XX. mendean, nazioarteko hizkuntzalarien artean arruntak ziren metodoak gurera iritsi zirenean, arestiko uste horietako gehienak okerrak zirela erakutsi zen; baina, dagoeneko hain zeuden hedatuta non oraindik ere entzun baitaitezke. Ikastaro honek bi ardatz izango ditu: euskararen ustezko berezitasuna eta euskararen barne-historia. Benetan hain berezia al da euskara hizkuntza gisa? Zer leku du munduko hizkuntzen artean? Noiz sortu ziren gaur egun ezagutzen ditugun euskarak? Aldaketarik gertatu al da azken mendeotan?
Euskal Filologian lizentziatua eta UPV/EHUko doktoregaia.
Euskal Filologian doktorea. UPV/EHUko irakasle titularra Hizkuntzalaritza eta Euskal Filologia Sailean. UEUkidea.
Alemaniar Filologian eta Euskal Filologian lizentziatua. UPV/EHUko doktorea.
Euskal Filologian lizentziatua. UPV/EHUko doktoregaia.
Euskal Filologian lizentziatua.
Euskal Filologian doktorea. UPV/EHUko irakasle titularra Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean.
Bloga: Filoblogia
Twitter: @FiloBlogia
Filologia Klasikoan doktorea. UPV/EHUko irakasle titularra Ikasketa Klasikoak Sailean.
Hizkuntzalaritzan lizentziatua. UPV/EHUko doktoregaia.
Euskal Filologian doktorea. UPV/EHUko irakasle katedraduna Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean.
Euskal Filologian lizentziatua. UPV/EHUko doktoregaia.
Euskal Herria Sozialista aldizkari marxistako kidea.
Euskal Filologian lizentziatua. NUPeko irakaslea Filologia eta Hizkuntzaren Didaktika Sailean eta UPV/EHUko doktoregaia.
Euskal Filologian lizentziatua. UPV/EHUko doktoregaia.
Euskal Filologian doktorea. UPV/EHUko irakasle titularra Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean, XVIII eta XIX. mendeetako egile euskaldunetan aditua da. Euskaltzain urgazlea.
Twitter: @b_urgell
Euskal Filologian doktorea. UPV/EHUko irakaslea.
Nagusiki eta oro har, dinamikotasuna eta parte hartzea bultzatuko dira, baita saio teorikoenetan ere: saio guztietan zenbait material banatu eta ikasle/entzuleekin interakzioa bilatuko da, ikasleen ezagutza eta ideiak oso lagungarri izango baitira zenbait gai aztertzeko eta azaltzeko, eta ikasleei eurei hausnarrarazteko. Eskola magistral klasikoak baino gehiago, tailer-itxurako ikastaro praktiko gidatuak izango dira.
Aipatutako gaien inguruko interesa duen edonor izan daiteke hartzaile: hizkuntzen eta hizkuntzalaritzaren esparruko ikasleak eta irakasleak, eta euskararen historia ezagutu nahi dutenak, (Euskal) Filologiako zein euskaltegietako goi-mailetako ikasleak. Ez da beharrezkoa izango hizkuntzalaritzari eta filologiari buruzko ezagutza izatea, landuko diren ideiak eta ariketa praktikoak oinarrizkoak baitira.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-09:05 |
Eguneko saioen aurkezpena. |
|
09:00-10:00 |
Euskara bere bakardadean?Eskuratu hemen hitzaldi honen dokumentazioa: Aurkezpena eta Eskuorria. |
|
10:00-11:00 |
Euskararen historiaurrea(k) edo zer eta zertarako erka eta berreraiki. |
|
11:00-11:15 |
Atsedenaldia |
|
11:15-12:15 |
Euskara aldakor, euskara egonkor.Eskuratu hemen hitzaldi honen dokumentazioa: Eskuorria. |
|
12:15-13:15 |
Oharrak euskalkiez eta hauen problematikaz.Eskuratu hemen hitzaldi honen dokumentazioa: Eskuorria. |
|
13:15-15:00 |
Bazkalordua. |
|
15:00-16:00 |
Euskararen hots ''bitxiak''.Eskuratu hemen hitzaldi honen dokumentazioa: Aurkezpena. |
|
16:00-17:00 |
Euskararen gramatika (ustez) apartekoa.Eskuratu hemen hitzaldi honen dokumentazioa: Eskuorria. |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-09:05 |
Eguneko saioen aurkezpena. |
|
09:00-10:00 |
Sendi galduaren bila: euskararen izter-lehengusuak garaiz garai.Eskuratu hemen hitzaldi honen dokumentazioa: Aurkezpena. |
|
10:00-11:00 |
Euskarari buruzko ikerketak Europan: zenbait adibide.Eskuratu hemen hitzaldi honen dokumentazioa: Aurkezpena eta Eskuorria. |
|
11:00-11:15 |
Atsedenaldia |
|
11:15-12:15 |
Euskararen historia: mitoak eta ipuinak.Eskuratu hemen hitzaldi honen dokumentazioa: Aurkezpena. |
|
12:15-13:15 |
Hizkuntzalaritza eta Filologia bidaide.Eskuratu hemen hitzaldi honen dokumentazioa: Aurkezpena eta Eskuorria. |
|
13:15-15:00 |
Bazkalordua. |
|
15:00-16:00 |
Euskalki idatzietan ahozko euskara.Eskuratu hemen hitzaldi honen dokumentazioa: Aurkezpena eta Eskuorria. |
|
16:00-17:00 |
Zenbait ohar XIX. mendeko sartaldeko euskalkiaz.Eskuratu hemen hitzaldi honen dokumentazioa: Aurkezpena eta Eskuorria. |
|
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.
Homologazio kodea: 1468348025
Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak: