Udako Ikastaroak :: Soziologia
Eusko Jaurlaritzaren irakasleen formaziorako plangintzaren bidez homologatutako ikastaroa (ikusi argibideak behean).
Gazteon langabezia tasek goraka egin dute modu kezkagarri batean azken urteotan. Langabezia murrizteko aitzakiapean hainbat eta hainbat neurri jarri izan dira martxan, bai orain eta baita aurreko krisialdi ekonomiko ezberdinetan ere. Hauek, askotan, gazteon lan eskubideen murrizketaren bidea hartu dute gure lanaratzea bultzatzeko. Zer ondorio izan dituzte neurri hauek gazteon lana eta egoera sozioekonomikoarengan? Helburuak bete dituzte?
Gaur egun, prekarietatea gazteon egunerokotasunaren parte bat bilakatu da eta ez zaigu inori ezezagun egiten. Baina, ba al dakigu benetan zertan datzan gaur egungo prekarietatea eta lanaren bitartez eskuratzen diren eskubideak ukatuta izateak zer ondorio dakarren gazteon bizitza eta eskubideetarako? Ezagutzen al ditugu martxan jartzen ari diren neurriak eta nola eragiten dieten gure prekarietate, bizitza proiektu eta eskubideei?
Azken finean, gazteon enplegua bai, baina zeren truke?
Ikastaro hau Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarekin elkarlanean antolatu da.
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko presidentea. www.egk.org
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko enplegu eta etxebizitza teknikaria, “Gazteria eta Enplegua” eta “emantzipaZER?” lan taldeen koordinatzailea.
Ikastaro teoriko-praktikoa izango da, dinamika parte-hartzaileei lehentasuna emanez.
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.
Homologazio kodea: 1468348026
Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak: