Udako Ikastaroak :: Arkitektura, Eraikuntza

Autoeraikuntza, abagune jasangarria.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 14.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2014(e)ko maiatzaren 12a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2014(e)ko uztailaren 6a

Eraikuntza sektoreak pertsonen oinarrizko aterpe eta espazio beharrak modu jasangarrian (ekologikoki, sozialki, zein ekonomikoki) asetzeko gabeziak ditu. Ikastaro honen xedea behar hauek asetzeko beste bide bat azalaraztea da: bioeraikuntza irizpideen araberako autoeraikuntza.

Hasteko, modu teorikoan eta begirada ezberdinetatik, autoeraikuntzak eskaintzen duen potentzialtasunaz eta aurkitzen dituen oztopoez jardungo da: araudiak, eraikuntza teknikak, kosteak, proiektuak, baimenak, obra prozesuak, autoeraikitzailearen ezintasunak… Ondoren, Euskal Herriko autoeraikuntza esperientzia ezberdin eta askotarikoak lehen eskutik ezagutzeko aukera izango da.

Ikastaroa borobiltzeko, egun osoko jarduera praktiko batez, ikasleak autoeraikitzaile bihurtuko dira. Material natural ezberdinez eta bioeraikuntza teknika ezberdinak praktikan jarriz estalki elementu bat eraikiko da taldean.

Ikastaro teoriko eta praktiko honen bidez autoeraikuntza proiektu bat garatzeko baliabideak jasoko ditu ikasleak.

Helburuak

  • Eraikuntza sektoreak oinarrizko beharrak modu jasangarrian asetzeko dituen gabeziei alternatiba bat erakustea.
  • Autoeraikuntzaren potentzialtasun eta oztopoak ezagutarazi, eta Euskal Herriko adibideak ezagutzea.
  • Ikasleari autoeraikuntza proiektu bata garatzeko baliabideak eskaintzea.

Edukiak

  • Autoeraikuntzari lau begirada:arkitektoa, abokatua, eraikitzailea eta autoeraikitzailea.
  • Bioeraikuntza, bertako material naturalez eraikitzeko teknikak.
  • Praktika konstruktiboa.
  • Jasangarritasuna.

Metodologia

Arlo teorikoa

  • Autoeraikuntzan topo egiten duten lau eragileren begirada ezberdinak azalduko dira, eta ondoren eztabaida
  • Euskal Herriko autoeraikuntza adibide eta esperientzia ezberdinak partekatuko dira

Arlo praktikoa

  • Bertako material naturalez eraikuntza teknika ezberdinak ezagutu
  • Estalki elementu bat taldean eraiki

Nori zuzendua

Arkitektura edo arkitektura teknikoko ikasleei, eraikuntza sektorean aritzen den edonori, autoeraikuntza proiektu bat garatzea buruan dutenei...

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.