Udako Ikastaroak :: Psikologia
Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak homologatutako ikastaroa.
Noiz behinka, geure inguruan, hainbat pertsonakin deseroso senti gaitezke eta nahiago izaten dugu urrun mantendu. Batzuetan ordea, zaila suertatzen zaigu distantzia hori gordetzea, are gehiago berarekin batera ordu asko eman behar baditugu elkar lanean.
Gatazka bat blokeatuta dagoenean, gutxienez bi aukera daukagu; blokeaturik mantendu, ondoeza areagotuz, edo ikuspegi berri baten bila abiatu...
Soziologoa, Gestalt-transpertsonal terapeuta, Gizarte Psikologian doktoregaia eta UEUkidea.
1) Zer da gatazka?
2) Barne hausnarketa eta ezagutza (I)
3) Barne hausnarketa eta ezagutza (II)
4) Entzuketa aktiboa eta enpatia
5) Errespetuan oinarritutako komunikazioa
Ikastaroa teoriko-praktikoa izango da, eta bertaratuen partaidetza aktiboa sustatuko da.
Gizakion arteko gatazketan garapenerako aukera aproposa aurkitzen edo aurkitu nahi duen edozein pertsonari zuzendua.
Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Unibertsitateko Zuzendari Nagusiaren uztailaren 29ko 390/2014 ebazpenaren bidez irakasleen formaziorako homologatutako ikastaroa da.