Udako Ikastaroak :: Hezkuntza
Haurren mundua helduon begietatik antolatzen eta egituratzen ohituta gaude. Hezitzaileok gure errealitatetik eraikitako zerbaitek, ordea, zenbateraino egiten dio haurrari mesede? Eta, haurrek zer pentsatzen dute eurentzako sortutako errutina, espazio eta arauez? Parte hartzeko aukera emanez eta haurrei hitza emanez, denontzako errazagoa den errealitatea eraikitzeko estrategiak landuko ditugu.
Hainbat egitasmotan haurren parte hartzea erdigunean jartzeko aldaketak ematen ari dira eta herri ezberdinetan parte hartze prozesuak areagotzen. Ikastaro honen bidez denon artean ditugun zailtasunak eta dudak landu nahi ditugu. Eztabaida gune bezala proposatu nahi dugu non denon artean haur parte hartzearen inguruko hausnarketa sakon bat egingo dugun.
Ikastaro hau Urtxintxa Eskola eta Txatxilipurdi Elkarteaekin elkarlanean antolatu da.
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro homologatua, kodea: 1568348014.
Txatxilipurdi elkarteko kidea.
Gizarte hezitzailea eta metodologia parte hartzaileetan aditua. Gaur egun, Eskolako Irakaslea Lanbide Heziketako Gizarte Integrazio Goi Mailako ikasketetan. UEUkidea.
1. Zer da haurren parte-hartzea?
2. Haurren parte-hartzea lantzeko oinarriak: baldintzak, hezitzailearen rola...
3. Haurren parte-hartzea bultzatzeko baliabideak, tresnak eta teknikak.
4. Haurren parte-hartzea sustatzen duten esperientzia praktikoen analisia.
Ikastaroan zehar erabiliko den metodologia aktiboa, dinamikoa eta parte-hartzailea izango da. Hizlariak, programa zein partaideak gidatuko ditu hauen inplikazioa, hausnarketa, kritikotasuna eta eztabaida sustatuz. Esperientzi ezberdinak ezagutzeko gonbidapenak egingo ditugu.
Eztabaidagune bezala kokatzen dugunez denon artean eraikiko dugu ikastaroa.
Hezitzaileak, gurasoak, haurrekin parte hartze prozesuak daramatzatenei eta martxan jarri nahi dituztenei eta orokorrean gaian interesa dutenari.
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro homologatua, ebazpena 2015eko ekainaren 25ekoa eta kodea: 1568348014.