Udako Ikastaroak :: Glotodidaktika, Soziolinguistika
Helduen Euskalduntze Alfabetatzeak paper garrantzitsuagoa jokatu beharko luke normalizazio prozesuan. Egun, Hizkuntz Eskakizunetara begira jarrita, bere ekarpena murritza dela esan daiteke. Ikasgeletan ikasleen zain egotetik hizkuntzaren erabiltzaileak dauden tokietara joatera pasa beharko litzateke; pertsonak euskalduntzetik testuinguruak euskalduntzera. Horretarako bestelako ebaluazio sistema bat beharko genuke, egun dugun Hizkuntza Eskakizunen sistemak ez baitu bermatzen benetako gaitasunik. Gainera, metodologia berriek aukera zabala eskaintzen dute ekarpen hori askoz zabalagoa eta eraginkorragaoa izan dadin. Bide batez, hizkuntza-normalizioa bilatzen duten politiken inguruko hausnarketa egingo dugu.
Euskal Filologian lizentziatua. UEUko Glotodidaktika Saileko sailburua. Garabideko kidea eta Euskal Herriko Unibertsitateko Munduko Hizkuntzen Ondarearen UNESCO Katedran, Batzorde Tekniko Iraunkorreko eta Aholkulari Batzordeko partaidea. Basauriko Udal Euskaltegiko irakasle eta zuzendaria.
Ikastaroan parte hartuko duten kideen interes eta aurrezagutzetatik abiatzen saiatuko gara. Eztabaida, ariketa praktiko eta behaketak alderdi bakoitzari lotutako hitzaldiekin tartekatuko ditugu.
Euskaltegiko irakasleak, `plangintza-lanetan ari direnak, Hizkuntza politikan ari direnak, Euskalgintzako partaideak.