Udako Ikastaroak :: Internet
Azken urteotan arrakasta handia izaten ari den node.js (https://nodejs.org/) plataforma aztertuko dugu: arrakastaren arrazoia, eskeintzen dizkigun baliabideak, inguruan sortu den ekosistema eta etorkizunera begira jarriko gara baita ere.
Baliabide hauetako batzuk martxan jarriko ditugu ereduzko aplikazio txiki bat sortuko bait dugu ikastaroan zehar.
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro homologatua, kodea: 1568348022.
Software garatzailea, hainbat urtez hainbat enpresa, erakunde eta elkarterekin aritu da lanean web kontuetan batez ere. Gaur egun Talaios Koop.-en dabil (http://talaios.net).
Baibalab (http://baibalab.ne)
Uztailak 15, asteazkena
9:00-13:00 - Sare aplikazioak node.js-rekin I. Irakaslea: Beñat Jimenez.
Uztailak 16, osteguna
9:00-13:00 - Sare aplikazioak node.js-rekin II. Irakaslea: Beñat Jimenez.
15:00-17:00 - Mahai ingurua: Web irekia.
Mahai ingurua irekia da baina aurretik izena eman behar da, ikasgelako aforoa dela-eta. Izena emateko deitu: 943 82 14 26 (Irati).
Diapositibak erabiliko dira azalpenak emateko, baina kodea idatziko dugu eta baita hainbat froga egin web nabigatzailea erabilita baita ere.
Web teknologia eta garapanean interesa duten edonori zuzendua dago.
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro homologatua: ebazpena 2015eko ekainaren 25ekoa eta kodea: 1568348022.