Udako Ikastaroak :: Hezkuntza
Ikastaroa bete egin da (2016-06-09, 12:45), itxaron zerrenda ireki da.
Arreta Osoa, “mindfulness” ingelesez, orain eta hemen izaten ari garen esperientziari irekita dagoen arreta egoera da. Osoko esperientzia horretan gure gorputz, arnasa, sentsazio, pentsamendu eta gure inguruaz jabetzen gara.
Mendebaldeko moldeetara ekarritako Ekialdeko tradizioen filosofia eta praktika laiko honen erabilerak lasaitasuna, enpatia, eta oldarkortasunaren kontrola ekar ditzake ikasgelara, eta ikasleen gaitasun kognitiboa zabaltzera lagundu.
Halaber, zuzeneko eragina dauka ikastorduen bilakaeran, giro lasaian edukiak errazago eta osoago eman daitezkeelako, horrek irakasleentzat ere dakartzan osasun eta motibazio onurekin.
Ikusi hemen ikastaroaren aurkezpen bideoa: Virginia Belategi, Mindfulness edo Arreta Osoa hezkuntzan.
Komunikazio Ikasketetan graduatua. Gestalt Terapian eta PNLn trebatua. Mindfulness eta Hezkuntza Kontzientean Unibertsitate espezialista. EraiN-en trebatzaile eta aholkulari.
Unibertsitatea.net atariko elkarrizketa.
Guraso.com atariko elkarrizketa.
Mindfulness-aren filosofia eta izaeraren sarrera teoriko baten ondoren, saioek izaera praktikoa izango dute. Bertan, ariketa bakoitza egiteaz gain, gela barruan bideratzeko behar diren jarraibideak landuko dira.
Hezkuntzarekin lotura duen edonori: irakasle, hezitzaile, guraso. Ariketak ikasgela barruko testuingururako planteatuko diren arren, etxean edo beste edonora ere egokitu daitezke.
Ikastaroa bete egin da (2016-06-09, 12:45). Itxaron zerrenda ireki da. Eman izena baina ez egin ordainketarik plaza daukazula ziurtatu arte.
Ikasleak manta edo esterilla bat ekarri behar du ariketak egiteko.
2021/01/08