Udako Ikastaroak :: Etnologia, Osasuna, Biologia eta Natur Zientziak, Botanika
Ikastaro honek sendabelarren erabilera tradizionala izango du abiapuntu. Izan ere, azken hamarkadetan Euskal Herrian burutu diren etnobotanika eta etnografia ikerketa ezberdinek, gure herri-medikuntzan garrantzia duten sendabelarrei buruzko informazioa ugaritu izan dute.
Horren ildotik, jakituria tradizional horretatik abiatuz, gure inguruko baso eta baserri eremuetan ohikoak diren sendabelarrak identifikatzen ikasiko dugu. Horrez gain, landareak modu egokian aplikatu ahal izateko beharrezkoak ditugun infusio, ukendu, enplastu edota kremak egiten ikasiko dugu, baita sendabelar bakoitzaren erabilerarekin zerikusia daukaten beste ezagupen batzuk ere geureganatuko ditugularik.
Guzti horrekin batera, ikastaroan zehar osasungintzari buruzko hausnarketa orokorra landuko dugu. Besteak beste, honako gaiak jorratuko ditugu: medikuntza sistema ezberdinen arteko (herri-medikuntza, medikuntza alternatiboak, medikuntza ofiziala) ezberdintasunak eta gatazkak; plazeboa, magia eta erritualen inguruko eztabaida eta guzti horri buruz, ikuspegi zientifikoak ematen digun irakurketa.
Ingurugiro Zientzietan lizentziatua eta Etnobotanikan doktorea.
Ikusi bere irteera baten bideoa hemen: Etnobotanika
Geologian Lizentziatuta eta Biologia-Geologiako irakaslea.
Ikastaroa bi zatitan banatuko da.
Alde batetik, bi mendi-irteera egingo dira, bata kantauriar isurialdera eta beste mediterranear isurialderi dagokion inguru batera, Hego Euskal Herrian. Irteera hauetan landareak bertatik bertara ikusi, identifikatzen ikasi eta espezie bakoitzari buruzko informazio etnobotanikoa jasoko dugu.
Beste alde batetik, hirugarren egunean ikasgelan egongo gara. Egun osoan zehar, sendabelarrak prestatzeko hainbat errezeta (enplastu, ukendu, infusio...) landuko ditugu, eta aldi berean, irteeretan ikasitako kontzeptu ezberdinen errepasoa egingo da. Ikasle bakoitzari egindako errezeten apunteak banatuko zaizkie.
Sendabelarretan interesa duen pertsona orori zuzendutako ikastaroa da, hau da, euren funtzioa zein den ikasi, nola maneiatzen diren ikasi edota gai zehatz honi buruzko bere ezagutza-maila handitu nahi duenarentzat.
Bi mendi irteera daudenez, forma fisiko minimoa edukitzea ere gomendatzen dugu. Gomendagarria da baita ere ikasleek botanikari buruzko ezagutza minimoa edukitzea.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-17:00 |
Sendabelarrak eta etnobotanika Euskal Herrian: |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-17:00 |
Sendabelarrak eta etnobotanika Euskal Herrian: |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-17:00 |
Sendabelarrak eta etnobotanika Euskal Herrian: |
Ikasleak mendi irteerarako eraman beharrekoak:
Mendi-irteerak zailtasun ertainekoak izango direnez, ikasle bakoitzak erabaki beharko du, bere irizpide propioaren arabera, menditik ibiltzeko tresnak beharrezkoak izango dituen edo ez, eta horiek ekarri beharko dituen (adibidez, mendirako makilak, eguzkitarako txapela edota krema, ...).
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa (2016ko ekainaren 20ko ebazpena).Homologazio kodea: 1668348014Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak: