Gure Dendan paperezko edizioak eta edizio digitalak aurki ditzakezu.
Liburua erosi aurretik, edozein formatutan, kapitulu bat deskargatu ahal izango duzu edukia kontsultatzeko. Atala PDF formatuan eskaintzen da.
Liburu digitala erostea erabakitzen baduzu, honakoak izan behar dituzu kontuan:
Edizio digitalak PDF edo Epub formatuan eskainiko dira eta webgunean formatua adieraziko da.
Liburuak aparteko aberastasun grafikorik badu, formulak edo maketazio berezikoa bada, PDF formatuan egongo da.
Liburuaren prezioari %10eko deskontua egiten zaio erosketa gauzatzerakoan eta UEUko bazkideei %30eko deskontua.
Erosketa gauzatu ondoren, erosketaren xehetasunekin mezu elektroniko bat jasoko duzu.
Ordainketa egin/jaso ondoren, segituan UEUk mezu bat bidaliko dizu liburua deskargatzeko tokia adieraziz.
Copyright @ 2023 UEU -- Bisitariak: 683568