 |
2008-ko Urria |
 |
|
| A | A | A | O | O | L | I |
| |
|
1 |
2 |
3 |
4 |
5 |
| 6 |
7 |
8 |
9 |
10 |
11 |
12 |
| 13 |
14 |
15 |
16 |
17 |
18 |
19 |
| 20 |
21 |
22 |
23 |
24 |
25 |
26 |
| 27 |
28 |
29 |
30 |
31 |
|
|
|
 |
[ berri zaharren artxiboa ]
Orokorrak 2008ko Abuztuaren 4a: UEUren Ikastetxe Nagusiko eskaintza 2008ko udazkenerako
UEUren Ikastetxe Nagusiko eskaintzaren barruan, zortzi ikastaro antolatu ditugu Eibarren 2008ko udazkenerako, 4 atal nagusitan banatuta:
1) Jendaurreko komunikazioa.
Jendaurreko komunikazioan trebatzeko tailerra. Egitaraua eta izen ematea
2) Hizkuntza, hezkuntza eta teknologia berriak
Teknologia berriak gaur egungo hezkuntzan. Egitaraua eta izen ematea
Morfologiako eta sintaxiko ariketak konputagailuaren bidez. Egitaraua eta izen ematea
Ordenagailuz lagundutako itzulpena, Wordfast eta Plustools. Egitaraua eta izen ematea
3) Gizarte gaiak
Gatazken konponketa: zeintzuk dira gure aukerak?. Egitaraua eta izen ematea
4) Interes orokorreko gaiak
Haur Kantak eta jolasak. Egitaraua eta izen ematea
Euskal ipuinak eta mitologia: Ipuin tailerra. Egitaraua eta izen ematea
Kantua aitzakia: espresio tailerra Egitaraua eta izen ematea
MATRIKULA EPEA irekita dago !!
2008ko Ekainaren 18a: HIZKUNTZA PLANGINTZA, HIZNET 2008-2009
Euskararen normalkuntza aspaldian abiatu bazen ere, sarri askotan prozesu horren baitako barne mekanismoez ondo jabetu gabe jokatzen da, soziolinguistikazko ezagutza sakonaren falta dela medio. Horregatik, euskararen normalkuntzan behar-beharrezkoa da ezagutza kualifikatuagoa eta sistematikoagoa izatea, eta premia horri aurre egiteko antolatu da hizkuntza plangintza ikastaro hau.
HIZKUNTZA PLANGINTZA, HIZNET ikastaroak, aurrez-aurreko irakaskuntzaren eta irakaskuntza birtualaren abantailak uztartuta, diseinu malguari eusten dio. Malgutasun horren haritik, ikastaroak iraupen nahiz edukien aldetik aniztasun handia eskaintzen du, horrekin soziolinguistika gaietako balizko ikasle mota ezberdinei eta beren premiei aurre egiteko asmoz.
Hizkuntza Plangintza graduondokoak Unibertsitate Espezialista izaera du eta Euskal Herriko Unibertsitateko Berezko Titulua da.
Informazio gehiago
2008ko Ekainaren 18a: HIZKUNTZAREN AZTERKETA ETA PROZESAMENDUA (HAP) Master ofiziala 2008/2009
Interneten erabilera masiboak areagotu egin du hizkuntzaren tratamendu automatikoaren beharra; interesatzen zaigun informazioa ondo aukeratzeko, esaterako, tratamendu linguistiko lagungarria ezinbestekoa baita.
2001-02 ikasturtetik gabiltza hizkuntzalariak eta Informatikariak formatzen hizkuntzaren teknologian agente aktiboak izan daitezen.
informazio gehiago
Orokorrak 2006ko Azaroaren 30a: IRAKAS(L)ARI: UEUn irakasle aritzeko lan poltsa
UEUn irakasle aritzeko interesa badaukazu, sartu eta eman izena: http://www.ueu.org/courses/one?id=284&scope=public
[ berri zaharren artxiboa ]
|