Diru-laguntzak

1. BIZKAIKO FORU ALDUNDIA

Bizkaiko unibertsitate ikasle eta unibertsitate ikasle ohi-langabetuei zuzendutako laguntza da, Bizkaiko Foru Aldundiak eman eta UEUk kudeatzen duena (eskaera UEUn egin behar da).

1.1. Laguntza:

  • Matrikularen %100a (muga: 900,00€/pertsona).
  • Ostatu gastuen %100a (muga: 16,00€ eguneko eta pertsonako, gehienez 20 egun).
  • Mantenu gastuen %100a (muga: 18,00€ eguneko eta pertsonako, gehienez 20 egun).
  • Joan etorri gastuen %100a (muga: orotara 40,00€/pertsona).
  • Oharra: Eskatzailearen udalerriak diru-laguntza ematen badu, eskatzaileak berak derrigorrez udalaren diru-laguntza eskatu behar du. Udalak matrikula eta bestelako gastuen zenbateko osoa estaltzen ez badu, UEUk bere gain hartuko du estaldu gabe gelditzen den zatia, ikaslearen kontu korrontean transferentzia bat eginez.

1.2. Baldintzak:

  • Nori zuzendua: Unibertsitate-ikasleak (langabeak zein langileak) eta Unibertsitate-ikasle ohi langabetuak.
  • Matrikula ordainduta izatea.
  • Bizkaian erroldatua egotea.
  • Ikastaroan gutxienezko %80ko asistentzia izatea.
  • Eskatutako agiriak aurkeztea, 2012ko uztailaren 25a baino lehen. Eskuratu hemen agirien zerrenda.

1.3. Eskaera:

2012ko uztailaren 25a baino lehen, eskatutako agiriak aurkeztuz ondoko helbidera (agiriak posta arruntez, faxez edo e-postaz aurkeztu daitezke): Udako Euskal Unibertsitatea, Erribera 14-1.C, 48005 Bilbo - Faxa: 94 479 30 39 - u.delburgo@ueu.org

1.4.Matrikula eta gainontzeko gastuen itzulketa:

Agiriak jaso eta eskatutako baldintza guztiak bete direla konprobatu ondoren, UEUk itzulketa egingo dio ikasleari, beti ere, 2012ko uztailaren 31a baino lehen.

1.5. Oharra:

  • Galdetu zure udalari UEUren udako ikastaroetan ikasle moduan parte hartzeko laguntza ematen duen. Udalak diru-laguntza ematen badu, eskatzaileak derrigorrez laguntza hori eskatu beharko du. Kasu horretan, Udalak ikasleari ordaindu ez dion zatia, UEUk osotuko du.
  • Diru-laguntza deialdi honek diru-kopuru mugatua dauka (5.000,00€). Eskaerek kopuru hori gaindituz gero, ahalik eta ehunekorik txikienean murriztuko lirateke zenbatekook, eman beharreko laguntzen zenbateko osoa aipaturiko mugari ahalik eta gehien egokitzeko. Murriztapenik balego, laguntza guztiei kenduko zaie ehuneko berbera. Matrikulari dagokion laguntza ez da inoiz murriztuko: 5.000,00€-ko muga gaindituko balitz, mantenu, ostatu eta joan-etorrien gastuei dagokien beka/laguntza bakarrik murriztuko litzateke.
  • Diru-laguntzari buruzko argibideak: Unai del Burgo - 94 679 05 46 - u.delburgo@ueu.org

2. DONOSTIAKO EUSKARAREN UDAL PATRONATUA

Donostiarrei zuzendutako laguntza da, Donostiako Euskararen Udal Patronatuak eman eta UEUk kudeatzen duena (eskaera UEUn egin behar da).

2.1. Laguntza: Matrikularen %100a.

2.2. Baldintzak:

  • Nori zuzendua: Donostiarrei, orokorrean.
  • Matrikula ordainduta izatea.
  • Donostian erroldatua egotea (2012an).
  • Ikastaroan %80ko asistentzia ziurtatzea.
  • Bestelako laguntzarik ez jasotzea.
  • Eskatutako agiriak aurkeztea, 2012ko uztailaren 25a baino lehen. Eskuratu hemen agirien zerrenda.

2.3. Eskaera:

2012ko uztailaren 25a baino lehen, eskatutako agiriak aurkeztuz ondoko helbidera (agiriak posta arruntez, faxez edo e-postaz aurkeztu daitezke): Udako Euskal Unibertsitatea, Erribera 14-1.C, 48005 Bilbo - Faxa: 94 479 30 39 - u.delburgo@ueu.org

2.4. Matrikularen itzulketa:

  • Agiriak jaso eta eskatutako baldintza guztiak bete direla konprobatu ondoren, UEUk itzulketa egingo dio ikasleari, beti ere, 2012ko uztailaren 31a baino lehen.
  • Diru-laguntzari buruzko argibideak: Unai del Burgo - 94 679 05 46 - u.delburgo@ueu.org

3. UDALAK

Honako udal hauek jakinarazi digute beraien herritarrei diru-laguntzak ematen dizkietela. Litekeena da beste batzuek ere ematea eta guri ez jakinaraztea, galdetu zeure udaleko EUSKARA edo KULTURA sailean:

  • ANOETAko udala
  • ARAMAIOko udala
  • AZKOITIAko udala
  • BERGARAko udala
  • BERRIOZARko udala
  • EIBARko udala
  • ELGETAko udala
  • ELGOIBARko udala
  • ERANDIOko udala
  • ETXEBARRIAko udala
  • GASTEIZko udala
  • GERNIKA-LUMOko udala
  • GETXOko udala
  • HONDARRIBIAko udala
  • IRURAko udala
  • IRUNgo udala
  • LEGAZPIAko udala
  • OIARTZUNgo udala
  • ONDARROAko udala
  • SORALUZEko udala
  • URRETXUko udala
  • ZARAUZko udala

Copyright @ 2012 UEU -- Bisitariak: 0