Egoitzak

1. EIBAR

UEUren ikastetxe nagusia

Markeskoa Jauretxea

Otaola hiribidea 1 - 20600 Eibar

943 82 14 26

markeskoa@ueu.org

Ordutegia:

  • Harrera eta dokumentazioaren banaketa: 8:00etatik 9:00etara, ikastaroaren hasiera egunean.
  • Egoitzaren ordutegia: 8:00etatik - 18:00etara.

Iristeko argibideak:

  • Ezaugarriak: XVI. mendeko dorretxea da, harrizko eraikuntza, horiz margotuta. Inguruan Eroski dago. Alboan Ertzantzaren komisaldegia dago eta parean Armagintza Eskola eta El Corte Ingles.
  • Autoz nola iritsi: autopistatik etorrita Ermuko irteera hartu eta Eibarko norabidea jarraitu. Kilometro pare batean industriagunea igaro, eta herrian sartu orduko, eskuinean agertuko da Markeskoa. Aparkatzeko arazoak daude inguruan beraz Eroskiko parkinean uztea gomendatzen dugu.
  • Autobus edo trenez: geltokitik udaletxearen plazara joan, udaletxearen eraikina parean izanda, ezkerretara aldapan gora egiten duen kalea hartu (Isasi kalea). Aldapa guztia igo (5 min.), Armagintza Eskola eskuinean utzi, eta parean dago Markeskoa jauretxea (Ertzantzaren alboko eraikin horia).
  • Ikusi mapa.

2. BAIONA

Baionako Unibertsitatea  (IUT de Bayonne)

Gaztelu Berria

Paul Bert enparantza

64100 Baiona

Ordutegia:

  • Harrera eta dokumentazioaren banaketa: 8:00etatik 9:00etara, ikastaroaren hasiera egunean.
  • Egoitzaren ordutegia: 8:00etatik - 18:00etara.

Iristeko argibideak:

  • Ezaugarriak: Baiona Ttipian kokatua dagoen Gaztelu Berrian dago IUTen egoitza. St. Andre auzoan, izen bereko elizaren parean, Gazteluaren oinetan Paul Bert eta Arsenal plazak daude.
  • Gaztelura igo, harresiko arkua pasatu eta eskuinean dagoen eraikin zurian daude gelak, sarrera albo batetik egiten da.
  • Autoz nola iritsi: A63 autobian, Baionako irteera hartu (5.zenbakia). Jarraitu argibideak Baiona zentrora iristeko. Saint-Leon biribilgunean, jarraitu 'Unibertsitatea' norabidea. Aparkatzeko: egoitzaren pareko enparantzan aparkalekuak daude, baina ordainduak dira. Baionako sarreran dagoen doaneko aparkaleku bat gomendatzen dugu, hona argibideak: autopistatik 5.1 irteeran atera (Baiona Iparra). Baiona Zentroa norabidea jarraitu. GLAIN aparkalekuan utzi autoa. Autobus zerbitzua dago (doan) zentrora eramango zaituena. Autobus zerbitzua goizeko 7etatik arratsaldeko 7.30ak arte dago eta 15 minuturo pasatzen da. Baionan Arsenal plazan utziko zaitu, Gaztelu Berriaren oinetan.
  • Trenez: tren geltokitik irten eta hartu Baionarako norantza. Igaro Saint Esprit zubia eta egin aurrera hurrengo zubiraino. Ezkerretan dagoen auzoa da Baiona Ttipia. Bigarren zubia igaro aurretik, hartu errekaren bidean dagoen kalea (Quai des Corsaires) eta erreka eskubian daukazula egin aurrera. Bigarren zubian Pannecau karrika hasten da, sartu kale honetatik eta 100 metrotan parean ikusiko duzu Gaztelu Berria.
  • Autobusez: PESAko autobusak Place des Basques-en gelditzen dira. Egin errekaruntz eta hartu lehenik Avenue Leon Bonnat eta ondoren Rue de Bernéde, Udaletxerako (Herriko Etxea) norantzan. Igaro zubia eta errekaren bidea egiten duen lehen kalea hartu (Quai des Corsaires). Errekan gora egin eta bigarren zubian Pannecau karrika hasten da, sartu kale honetatik eta 100 metrotan parean ikusiko duzu Gaztelu Berria.
  • Ikusi mapa.

3. IRUÑEA

Jaso Ikastola

Miluze kalea 13,

31008 Iruñea

948 250 546

http://www.jasoikastola.com

Ordutegia:

  • Harrera eta dokumentazioaren banaketa: 8:00etatik 9:00etara, ikastaroaren hasiera egunean.
  • Egoitzaren ordutegia: 8:00etatik - 18:00etara.

Iristeko argibideak:

  • Ezaugarriak: Iruñeko Mendebaldea auzoan kokatua dago, Musikako Kontserbatorioa eta Nafarroako Liburutegi Orokorra eraikiko den orubearen ondoan. Parean Barañain herria dago.
  • Autoz nola iritsi: Autopistatik etorrita: 97. irteera (Iruñea, Berriozar) hartu - N240/PA-34 errepidean jarraitu. Avenida de Navarran jarraitu, lehen biribilgunean 1. irteera hartu eta jarraitu Ermitagaña kalean. Hurrengo biribilgunean 3. irteera hartu eta Miluze kalean zaude. Ez dago aparkatzeko arazorik, pareko orubean utzi daiteke kotxea.
  • Autobusez: geltokitik hartu 12. autobus urbanoa (villavesa): Sarasate pasealekutik abiatuta, Hotel 3 Reyesetik pasatu eta San Juan auzotik Ikastolaren ingurura hurbiltzen da. 19 eta 42. zenbakiak ere Ikastolaren ingurura hurbiltzen dira.
  • Ikusi mapa.

Copyright @ 2013 UEU -- Bisitariak: 349910