Izen ematea automatikoki ixten da.
Kasuan kasu, izen ematea epea beharren arabera luzatu ahal izango da.
Taldea bete egiten bada, izena emateko aukera mantentzen da eta itxaron-zerrenda irekiko da.
18 urtetik gorako edozein pertsonek.
Adin txikikoak kasuan kasu onartuko dira.
Izen ematea pertsonala eta besterenezina da. Izena eman duen pertsona agertu behar da ikastaroan, ezin du beste inork bere postua hartu.
Taldeak:
Izen ematea web gunetik egiten da. Prozesuak bi pausu nagusi ditu:
Oharra: matrikula ondo gauzatu bada, ikasleak bere posta elektronikoan matrikularen egiaztagiri automatikoa jasoko du. Agiri horretan, ordainketarako argibideak ere ematen dira.
Ez bada agiria iristen, matrikulatzerakoan akatsen bat sortu delakoaren seinalea da. Halakoan, jarri ikastaroaren arduradunarekin harremanetan.
Ikastaro bakoitzak matrikula-prezioak web guneko orrian markatuta dauzka: prezio orokorra eta deskontudun prezioak.
UEUk bi deskontu aplikatzen ditu:
Pertsonalak eta besterenezinak dira. Bazkideak diren enpresen kasuan, enpresa horretako pertsona bati bakarrik aplikatuko zaio deskontua.
Izena ematerako orduan, matrikula-orrian bertan, norberari dagokion prezioa aukeratu behar da.
Deskontua lortzeko aurkeztu beharreko agiriak:
Deskontuak ezin dira batu.
Deskontuak aplikatuko dira izena ematerako momentuan pertsonak aipatutako baldintzak betetzen baditu.
Izen ematea ez da onartuko, hau da, ez da matrikula bihurtuko, ordainketa egin arte.
Taldea osatu bada, hots, gehienezko ikasle kopurua lortu bada, itxaron-zerrenda sortuko da. Onartutako matrikulen artean bajarik egonez gero, itxaron zerrendara joko da. Hurrenkera, izen emate data izango da.
Ordainketarik ez duten ikastaroen kasuan, izen ematea onartzeko irizpide propioak egongo dira eta hauek bete beharko dira.
Matrikula-orria bete ondoren, ikasleak bere posta elektronikoan matrikula-egiaztagiria jasoko du eta bertan ordainketa egiteko argibideak datoz. Badaezpada, hemen ere adierazten dira:
6.1. Kopurua.
Ikastaroaren fitxan zehazten dira: prezio orokorra, UEUko kideen deskontua eta ikasle, langabetu eta erretiratuen deskontua. Norberak aukeratu behar du berari dagokiona.
6.2. Kontu korronteak:
6.3. Ordainagirian adierazi:
Ikastaroaren KODEA eta zure IZEN ABIZENAK (matrikulatu den pertsonarenak).
Agirian ikaslearen izen abizenak ondo ikusten badira, EZ da beharrezkoa ordainagiria idazkaritzara bidaltzea. Hala ere, gorde kopia, arazorik balego ordainagiria eskatuko da.
8.1. Ikastaroa bertan behera gelditu bada: ikasleari ordaindutako % 100 itzuliko zaio, bankuko transferentzia bidez.
8.2. Ikasleak bere matrikula bertan behera utzi nahi badu, hau da, baja eman nahi badu, ondoko irizpideak aplikatuko dira:
Parte hartze ziurtagiria jasotzeko, ikasleak gutxieneko % 80ko asistentzia ziurtatu beharko du. Horretarako, egunero, sinadura orria pasatuko da. Kasuan kasu, ikastaroak bestelako ebaluazio sisteman bat izan dezake eta hau gainditzeko argibideak ikastaroaren hasieran emango dira.
Ziurtagiriak paperean bidaliko dira izena ematerakoan emandako helbidera.
Copyright @ 2013 UEU -- Bisitariak: 350301