Ikastaroko parte-hartze ziurtagiria lortzeko, ikasleak %80ko asistentzia ziurtatu beharko du, egunero banatzen diren sinadura-orrien bidez.
On line ikastaroetan, parte-hartze ziurtagiria lortzeko baldintza propioak egongo dira.
Asistentziak ziurtatu ondoren, ziurtagiriak uztailaren amaieran bidaliko dira, matrikula orrian adierazitako helbidera.
HOMOLOGATUTAKO IKASTAROAK
Nafarroako Gobernuak homologatutako ikastaroak
Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak hainbat ikastaro homologatu dizkigu.
Irakasleek beraien meritu baliozkotzetan kredituak lortzeko aukera daukate.
Homologazioa: 2 kreditu.
Parte-hartze ziurtagiria emateko Departamentuak adierazitako prozedura jarraituko da: fitxa osatu eta %80ko asistentzia ziurtatu.
Ziurtagiri homologatua UEUk uztailaren amaieran bidaliko du.
Eusko Jaurlaritzak homologatutako ikastaroak
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduraren bidez, hainbat ikastaro homologatu ditugu.
Ikastaro bakoitzak bere homologazio kodea dauka (ikusi egitarauan).
Parte- hartze ziurtagiria egiteko %80ko asistentzia beharrezkoa da (egunero pasatzen den asistentzia-orriaren arabera kontrolatzen da).
Ikastaroa amaitu ondoren, akta bidaliko da Jaurlaritzara. Akta hori jaso eta 60 egunetara parte hartze ziurtagiria baliogarri izango da.
Ziurtagiri homologatua UEUk uztailaren amaieran bidaliko du.