1. EPEA: Maiatzaren 10etik ekainaren 20ra.
(ikastaroa hasi baino astebete lehenago arte matrikulak onartuko dira)
2. MATRIKULA EGIN
- Matrikulatu ikonoan klikatu.
- Erregistratu egin behar zara: gogoratu pasahitza, hemendik aurrera UEUrekin dituzun harremanetarako (matrikulatu, liburua erosi...) beharrezkoa izango baituzu. Erregistroa gauzatzeko, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu prozesua onartzeko.
- Matrikularen formularioa bete.
- Kontuz: matrikula prezioa zuk aukeratu behar duzu. Deskonturen bat izateko eskubidea badaukazu, dokumentazioa aurkeztu behar da (ikusi argibideak beherago).
- Zure datuak jaso direla konfirmatzeko matrikulatzerakoan emandako posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu.
- OHARRA: ez baduzu mezurik jasotzen, matrikula prozesuan arazoa egon dela esan nahi du, hala bada jarri gurekin harremanetan (Irati, 943 82 14 26, ikastaroak@ueu.org)
Aldaketak matrikulan: Zure matrikula zuzenean datu-basean sartu da. Bertan emandako datuetan edo egindako eskaeran aldaketaren bat sartu behar bada, jarri ikastaroen arduradunarekin harremanetan: Irati Iciar 943.82.14.26 i.iciar@ueu.org
3. PREZIOAK

Deskontuak:
- Ikasle eta langabetuek beraien egoera ziurtatzen duen agiriren bat aurkeztu behar dute deskontua edukitzeko (ikasle-txartela, matrikularen kopia, INEMeko txartela...).
- Erretiratua: ikasle eta langabetuei aplikatutako deskontu bera izango dute eta agiriak aurkeztu beharko dituzte.
- Ekarri agirien kopia bat ikastaroaren lehen egunean.
4. ORDAINKETA
Matrikula egin ondoren jasoko duzun mezu elektronikoan bidaltzen dira ordaintzeko argibideak, dena dela, hona hemen ere:
4.1. Kontu korronteak:
- EUSKADIKO KUTXA - 3035.0019.99.0190700210 (EAE eta Nafarroatik egiteko)
- CRÉDIT MUTUEL - 15999.02277.00050862240.41 (Ipar Euskal Herritik egiteko)
- Txekez ordaindu nahiz gero, hurbildu UEUren Baionako bulegora.
4.2. Ordainagiria:
- Adierazi: ikastaroaren KODEA eta zure IZEN ABIZENAK (matrikulatu den pertsonarenak).
- EZ da beharrezkoa ordainagiria idazkaritzara bidaltzea. Hala ere, gorde kopia zuk zeuk. Arazorik balego ordainagiria eskatuko da.
5. MATRIKULAREN ONARPENA
- Matrikula ez da onartuko ordainketa egin arte.
- Ordainketa jaso ondoren, matrikula onartuta dagoela posta elektronikoz jakinaraziko da.
- OHARRA: matrikulak pertsonalak eta besterezinak dira, izena eman duen pertsona agertu beharko da ikastaroan, ez dira ordezkorik onartuko.
6. ITZULKETAK
1. Ikastaroa bertan behera gelditzen bada: ordaindutako osoa itzuliko da.
2. Ikasleak bere matrikula bertan behera uzten badu, hau da itzulketetarako irizpidea:
- Ikastaroa hasi baino astebete baino lehen abisatuta: % 100 itzuliko da.
- Ikastaroa hasi baino 3 egun lehenago abisatuta: % 50 itzuliko da.
- Ikastaroa hasi baino 2 egun baino gutxiago edota ikastaroa hasita: ez da matrikularik itzuliko.